Mundua -
Gobernu berria Grezian
Samarasen Gobernuak gehiengoaren babesa lortu du Parlamentuan
Azken hiru egunetan eztabaida beroak izan ostean, Andonis Samaras kontserbadorearen Gobernuak Parlamentuaren lehen bermea lortu du igande honetan.
Erredakzioa
Andonis Samaras kontserbadorearen Gobernu berriak gehiengoaren babesa lortu du igande honetan Greziako Parlamentuan, bertan azken hiru egunetan eztabaida beroak eman ostean, Parlamentuko telebista-kate batek zuzenean zabaldu duenez.
Joan den ekainaren 17an izandako hauteskundeetan botoen gehiengoa lortu zuen Demokrazia Berria Samaraseko alderdiak, baina ez zuen gehiengo absolutua eskuratu. Hala ere, Gobernu berriak Pasok alderdi sozialdemokrataren eta Dimar alderdiaren babesak ere jaso ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea