Mundua -

AEB

Ron DeSantisek ofizial egin du Etxe Zurirako hautagaitza, eta Trumpen aurkari nagusi bihurtu da

Horrela, Floridako gobernadoreak Trumpekin lehian aritzeko izapide burokratikoak bete ditu. Iazko azaroan egindako hauteskundeetan izandako emaitza onak tarteko, espero zen bere hautagaitza aurkeztea.

Ron DeSantis, Floridako Gobernadorea eta Trumpen aurkari nagusia. Irudia: EFE
Ron DeSantis, Floridako Gobernadorea eta Trumpen aurkari nagusia. Irudia: EFE
Ron DeSantis, Floridako Gobernadorea eta Trumpen aurkari nagusia. Irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ron DeSantis Floridako gobernadoreak ofizialki iragarri du, 2024ko azarorako aurreikusita dauden AEBko presidenterako hauteskundeei begira, Alderdi Errepublikanoaren primarioetarako hautagaitza. Hala, Trump bere alderdikidearen aurkari nagusi bihurtu da.

Inkesta batzuen arabera, Floridako gobernadorea gogokoena da boto-emaile errepublikanoen artean, eta zenbaitzuek Donald Trump presidente ohiaren aurretik ere jartzen dute. Iazko azaroan egindako hauteskundeetan izandako emaitza onak tarteko, espero zen bere hautagaitza aurkeztea.

Abortuaren aurkako jarrerek, hezkuntza erreforma polemikoak eta Disneyren aurkako borrokak Alderdi Errepublikanoko pertsonarik ospetsuenetako bat bihurtu dute.

Trumpen kritikak

Azken hilabeteetan jendaurrean maiz kritikatu du Trumpek; gaur bertan, azkenengoz. AEBko presidente ohiak iseka egin dio Floridako gobernadoreari, Etxe Zurirako aurre-hautagaitza iragartzeko bidean izandako arazoak direla-eta: "Ron ezagutzen dut. Iragarpena kudeatu duen bezala kudeatuko du herrialdea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Hautagaiak gaur Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump