Mundua -

INGLATERRA

Gizon bat atxilotu dute Nottingham hirian, hiru pertsona hiltzea leporatuta

Gainera, furgoneta batek beste hiru pertsona harrapatu ditu Milton Streeteko merkataritza-gune batean. Azken orduotan, lotura izan dezaketen hiru gertaera ikertzen ari dira.

Polizia britainiarra, Ingalaterra erdialdean dagoen Nottingham hirian. Argazkia: EITB Media
Polizia britainiarra, Ingalaterra erdialdean dagoen Nottingham hirian. Argazkia: EITB Media
Hiru pertsona hil dituzte Nottinghamen eta Poliziak pertsona bat atxilotu du

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizon bat atxilotu dute astearte honetan Nottingham hirian, Ingalaterra erdialdean, hiriaren erdigunean hiru pertsona hiltzea leporatuta, Nottinghamshire konderriko Poliziak ohar bidez jakitera eman duenez.

Azken orduotan, lotura izan dezaketen hiru gertaera ikertzen ari dira, Nottingham hiriko hiru eremutan jazo baitira. Hain zuzen ere, hiru pertsona harrapatu dituzte furgoneta batekin Milton Streeteko merkataritza-gune batean; bi gorpu topatu dituzte Ilkeston Roaden, Nottingham ekialdean; eta beste hildako bat aurkitu dute Magdala Roaden, iparraldean.

"Hiru gertakariak lotuta daudela uste dugu, eta atxilotu bat zaintzapean dugu", esan du Kate Meynell polizia-arduradunak, gertaera "lazgarri eta tragiko" horren inguruan.

Atxilotua 31 urteko gizon bat da, eta susmagarri gisa atxilotu dute. Dena dela, gertatutakoa ikertzen ari dira, eta momentuz ez dute xehetasun gehiago eman. "Ikerketa hasierako fasean dago", adierazi du Meynellek.

"Ikerketa zabalik dugun bitartean pazientzia izateko eskatzen diegu herritarrei. Une honetan, hiriko hainbat errepide itxita ditugu", azaldu du Meynellek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra Erailketak albisteak