Mundua -

Frantzia

Nahel hil zuen poliziak espetxean jarraituko du, eta istiluak gero eta gutxiago dira

Apelazio Auzitegiak atzera bota du bere abokatuaren eskaria. Bart 20 pertsona atxilotu dituzte; gero eta gutxiago dira istiluak.

Protestak Nahelen hilketagatik, Frantzian. Argazkia: EFE
Protestak Nahelen hilketagatik, Frantzian.
Protestak Nahelen hilketagatik, Frantzian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahel gaztea hil zuen poliziak behin-behineko espetxealdian jarraituko du, Apelazio Auzitegiko instrukzio aretoak atzera bota duelako abokatuak aske geratzeko egindako eskaria.

Bestalde, bart Poliziak 20 pertsona atxilotu ditu; beraz, Barne Ministerioaren arabera, Frantziak ekainaren 27tik bizi dituen istiluen maila jaitsi egin da.

Gainera, Ministerioak 81 sute edo saiakera zenbatu ditu, 55 ibilgailu erre dira eta eraikin baten kontrako eraso bat izan zen.

Asteartetik asteazkenerako gauean 16 pertsona atxilotu zituzten, 78 ibilgailu erre zituzten eta 116 sute izan ziren. Krisialdian zehar, 3500 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte.

38 urteko poliziari arma oker erabili izana leporatzen diote. Lekukoek grabatutako irudiek erakusten dutenez, bere osotasun fisikoa eta esku hartzen zuen beste poliziarena ez zeuden arriskuan Nahel ihes egiten saiatu zenean, berak kontrakoa deklaratu bazuen ere.

Emmanuel Macron presidenteak azpimarratu duenez, "lehenengo erantzuna ordena, lasaitasuna, adiskidetasuna eta, gero, kausa sakonetan lan egitea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Polizia abusuen biktimak