Mundua -
Baldintzarik gabe
Aske utzi dituzte Malin bahitutako hiru kooperanteak
Fernandez, Gonyalons eta Urru 2011ko urriaren 23an bahitu zituzten Tindufen (Aljeria) dauden saharar errefuxiatuen kanpamentuetan.
Erredakzioa
Ansar Dine talde armatu islamiarreko bozeramaileak jakitera eman duenez, Ainhoa Fernandez eta Enric Goyalons Espainiako borondatezko lankideak, eta Rosella Urru Italiakoa, aske utzi ditu asteazken honetan Mali iparraldean Batasun Mugimenduak eta Afrika Mendebaldeko Yihadak. Enric Goyalons Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundeko kidea da.
"Hiru bahituak Gao eskudaldean aske utzi dituztela jakinarazi digute”, azaldu du Sanda Ould Boumamak. Espainiako Gobernuak albistea baieztatu du, eta bi kooperanteak ekartzeko hegazkin bat bidaliko duela iragarri du.
Ordezkariaren hitzetan, boluntarioak Burkina Fasoko bitartekariekin daude, herrialde hori baita bahiketa kasuetan bitartekaritza lan gehien egiten duen herrialdea.
Fernandez, Gonyalons eta Urru 2011ko urriak 23an bahitu zituzten Tindufen (Aljeria) dauden saharar errefuxiatuen kanpamentuetan. Ondoren, Mali iparraldera eraman zituzten, islamiar talde batzuek kontrolatutako lurraldeetara, hain zuzen.
Gobernuak hegazkin bat bidali du gunera bi espainiarrak hona ekartzeko. Gobernutik jakitera eman duenez, kooperanteak aske utzi diztuten lekuaren xehetasunik ez dute eman, helikoptero bat bidali dute hiru kooperanteak zeuden lekura ondoren, abioira pasatzeko. Tormenta bategatik operazioa atzeratu egin da.
Gobernuaren ustez, Estatuaren kanpo zerbitzuaren garaipena izan da operazio hau eta hango Gobernuekin izandako lankidetza nabarmendu du.
Jose Manuel Garcia Margallo Kanpo Arazoetako Espainiako ministroak azaldu duenez, bi kooperanteak base seguru batera gerturatzen ari dira.
"Une hauetan askapen prozesu batean daude, eta base seguru batera gerturatzen ari dira. Ezin dut ezer gehiago esan", azaldu du Margallok, erregearekin batera Errusiara zihoan bitartean.
Espainiako bi kooperantek bahituta jarraitzen dute SomalianMugarik Gabeko Medikuen bi kooperante espainiarrek, Blanca Thiebautek eta Montserrat Serrak, bahituta jarraitzen dute Somalian, Afrikan.
Thiebaut madrildarrak (30 urte ditu) eta Serra katalanak (40 urte ditu) Ifoko errefuxiatuen kanpamentuan bahitu zituzten, Dabaaden (Kenian), urriaren 13an, Fernandez, Goyalons eta Urru bahituak izan baino astebete lehenago.