Mundua -

Londres

Kevin Spacey errugabe jo dute lau gizonen aurkako bederatzi sexu-deliturengatik

12 ordu eta 26 minutuko eztabaidaren ostean, epaimahaiak erabakia eman du, eta aktore estatubatuarrak malko artean hartu du, 64 urte bete dituen egunean.

Kevin Spacey aktore estatubatuarra Southwarkeko epaitegien atarian. Argazkia: EFE
Kevin Spacey aktore estatubatuarra Southwarkeko epaitegien atarian. Argazkia: EFE
Kevin Spacey aktore estatubatuarra Southwarkeko epaitegien atarian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kevin Spacey aktore estatubatuarra errugabe aurkitu du gaur Londresko Southwark auzitegiko epaimahaiak, ustez 2001 eta 2013 artean Ingalaterrako hainbat lekutan lau gizonen aurka egindako bederatzi sexu-deliturengatik.

12 ordu eta 26 minutuko eztabaidaren ondoren, epaimahaiak erabakia eman du. Spacey aretoan egon da, begietan malkoak zituela entzun du epaia, 64 urte bete dituen egunean.

Spaceyk esan du "asko" duela hausnartzeko, eta egindako lana eskertu die bere abokatu taldeari eta epaimahaiari. Aktoreak adierazpen labur bat egin du prentsaren aurrean Southwarkeko epaitegien atarian, eta honako hau esan du: "Ondratuta sentitzen naiz erabaki honengatik".

'American Beauty' eta 'The Usual Suspects' filmetako protagonista absolbitu egin dute zazpi sexu-eraso karguetatik, pertsona bat sexu-jardueretan parte hartzera behartzeagatik, aldez aurretik baimenik eman gabe, eta norbait sexuan parte hartzera behartzeagatik, baimenik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Aktoreak Erresuma Batua Zinema Eguneko albisteak Kultura Albisteak Londres Ingalaterra