Mundua -

Fukushima

Japonia ostegun honetan hasiko da Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzen

Tokioren arabera, Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzeko baldintzak daude. Neurriak ez du harrera ona izan talde antinuklearren eta ekologisten artean, eta protesta egin dute Japoniako kaleetan eta Fumio Kishida Japoniako lehen ministroaren etxearen aurrean.

Fukushimako zentral nuklearraren irudietako bat. Argazkia: EFE
Fukushimako zentral nuklearraren irudietako bat. Argazkia: EFE
Fukushimako zentral nuklearraren irudietako bat. Argazkia: EFE

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako Gobernuak iragarri duenez, eguraldiak ahalbidetzen badu, ostegun honetan hasiko da Fukushimako zentral nuklearreko ura askatzen. Neurri horrek ez du harrera ona izan talde antinuklearren eta ekologisten artean, eta protesta egin dute Fumio Kishida Japoniako lehen ministroaren etxebizitzaren aurrean.

Gobernuburuak ministro batzuekin eta horretan zeresana duten erakundeetako ordezkariekin bildu ondoren hartu da erabakia. Kishidaren arabera, "plana gero eta gehiago ulertzen ari da, bai herrialdean, bai atzerrian".

Itsasora isuriko den uraren konposizioa aztertu eta bi egunera egin dute iragarpena. Japoniako Gobernuaren arabera, likidoak prozesatuta, elementu erradioaktibo gehienak ezabatu dira, tritioa izan ezik.

Talde antinuklearrek eta ekologistek salatu dutenez, ozeanora isurita "etorkizuneko belaunaldiei zama" utziko diete, baina ur-biltegiak betetzear daude. Greenpeace iragarpen horren aurka agertu da: "Japoniako eta Pazifikoko komunitateen giza eskubideak urratzen ditu, ez du nazioarteko itsas zuzenbidea betetzen, eta, are garrantzitsuagoa, ez ditu aintzat hartzen bere herritarren kezkak, arrantzaleenak barne".

Protestas en contra del vertido en las calles de Japón

Protestas en contra del vertido en las calles de Japón

Txinak eta Koreak ere gogor kritikatu dute isurketa hori, kutsadura eragin dezakeelako inguruan. Bestalde, Hego Koreak isurketa babesten du esanez ez duela arazo zientifiko edo teknikorik ikusten Japoniako Gobernuaren planean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Ingurumena Kutsadura