Mundua -

AEB

Trumpen gainerako aliatuak ere espetxetik pasa dira, fitxatuak izateko

Amerikako Estatu Batuetako presidente ohiak Georgiako kartzela batean aurkeztu du bere burua, fitxatua izateko. 2020ko hauteskundeak manipulatu izana leporatzen diote. Trump libre geratu da 200 000 dolarreko fidantza ordainduta.

Donald Trump eta lankideetako batzuk, Polizia-argazkietan.
Donald Trump eta lankideetako batzuk, Polizia-argazkietan.
Donald Trump eta lankideetako batzuk, Polizia-argazkietan.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiarekin batera (2017-2021) Georgiako 2020ko hauteskundeak faltsutzeko saiakeran inplikatutako beste zazpi aliatuk euren burua entregatu dute ostiral honetan kartzelan, agintariek fitxa ditzaten.

Horiekin jada 19 dira Fulton konderriko presondegitik pasatu diren inputatuak, Trump bera barne, ostegunean joan zena.

Konderriko sheriffaren bulegoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Trevian Kutti, Robert Cheeley, Jeffrey Clark, Misty Hampton, Michael Roman eta Shawn Still dira gaur espetxera joan direnak, eta fidantzapean aske uztea espero dute.

Ondoren, gauza bera egin du Stephen Leek, 19 inputatuetako azkenak. Gaur ostirala arteko epea zuten euren burua Atlantako espetxean entregatzeko.

Inputazio idatziaren arabera, guztiak Trumpek zuzendutako mafia sare baten parte izan ziren, Georgiako 2020ko hauteskunde presidentzialen emaitza iraultzeko. Hauteskundeetan giltzarri den estatu horretan horretan errepublikanoak galdu egin zuen Joe Biden egungo presidentearen aurka, tarte estu batez.

Donald Trumpek bere burua aurkeztu zuen atzo Georgiako kartzela batean, 2020ko hauteskundeak manipulatzeagatik 13 delitu egotzita. Hala ere, presidente ohia libre geratu da 200 000 dolarreko fidantza ordaindu ostean.

Honako hau bere laugarren inplikazio penala izango litzateke; hala ere, kartzelatik pasatzera eraman duen lehenengoa da azken hau. Bertan, Trumpek bere fitxa poliziala bete behar izan du.

Delitu-elkartzearen legea urratzea da Georgiako estatuan egozten zaion delitu nagusia. Horrekin batera, hauteskundeetan ordezkari faltsuak aurkezteagatik azpijokoa egitea ere leporatzen zaio errepublikarrari.

Horrenbestez, kargu guztien errudun jotzen badute, Donald Trumpi 76 urte baino gehiagoko kartzela zigorra ezar diezaiokete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump