Mundua -

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Russell Brand aktoreak sexu erasoak egin zizkiela salatu dute lau emakumek

2006tik 2013ra bitartean aktore eta umoregile ezagunak sexu erasoak egin zizkiela salatu dute. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, akusazioak ukatu eta adostutako harremanak izan zirela nabarmendu du.

Russell Brand aktorea, sare sozialetan zabaldutako bideo batean
Russell Brand aktorea, sare sozialetan zabaldutako bideo batean
Russell Brand aktorea, sare sozialetan zabaldutako bideo batean

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Russell Brand aktore eta umoregile britainiar ezagunak sexu erasoak egin eta tratu txar emozionalak eman zizkiela salatu dute lau emakumek Erresuma Batuan, The Times eta The Sunday Times egunkariek eta Channel 4 telebista kateak egindako ikerketa baten arabera.

Lau emakumek ziurtatu dute Branden sexu erasoak jasan zituztela 2006tik 2013ra bitartean, hain zuzen ere, Erresuma Batuko aurkezle eta Hollywoodeko aktore gisa goia jo zuen garaian.

Albistea argitaratu aurretik sare sozialetan zabaldu duen bideo batean, akusazio guztiak ukatu ditu zertaz ari zen zehaztu gabe.

Halaber, sexu harremanak bi aldeen artean adostutakoak izan zirela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Aktoreak Erresuma Batua bideoak Salaketak argazkiak Zinema Eguneko albisteak Kultura Eguneko albisteak Sexu erasoak