Mundua -
Nagusiari mehatxu egin ostean
Beste 'Joker' bat atxilotu dute Marylanden
Poliziak 28 urteko atxilotuaren etxean bertan egin zion lehen galdeketa, eta sismagarriak lelo esanguratsuna zuen kamiseta zeraman soinean: "Armek ez dute jendea hiltzen. Nik bai".
Erredakzioa
Denverreko tiroketa izan zenetik astebete eskas igarota, Poliziak Marylandeko herritar bat atxilotu du 'Joker' zela esan eta bota zuten lantegian sarraskia egiteko mehatxua egin ondoren.
Neil E. Prescott-ek armategia zuen etxean, baina oraindik ez dago argi nagusiari telefonoz egindako mehatxuak aurrera ateratzeko asmoa zuen ala ez, Poliziaren arabera.
Poliziak 28 urteko atxilotuaren etxean bertan egin zion lehen galdeketa, eta susmagarriak lelo esanguratsuna zuen kamiseta zeraman soinean: "Armek ez dute jendea hiltzen. Nik bai".
Poliziaren arabera, "nagusiaren garunak espaloian botata" ikusi nahi zituela esan zio Prescottek Pitney Bowes enpresako ikuskatzaile bati.
"Joker bat naiz, armak kargatuko ditut eta mundu guztia hilko dut", esan zuen Prescottek, agirien arabera.
Telefonoz egindako mehatxuak
Mehatxuak aste honetan bertan egindako bi telefono deien bidez egin zituen. Poliziak Prescotten apartamentua miatu zuen ostiral goizean eta milaka bala eta dozena bi fusil semiautomatiko eta pistola atzeman zituzten.
Antza denez, armak legez erosi zituen, baina ikerketak aurrera jarraitzen du. Mike Campbell Alkohola, Tabakoa, Su-armak eta Lehergailuen Kontrolerako Bulegoko bozeramaileak.