Mundua -

Gerra Sirian

Siriako Armadaren bonbardaketak gero eta bortitzagoak dira Alepon

Erasoek ez dute etenik, eta hainbat zauritu lurrean botata daude norbait noiz hurbiltzeko zain.

Indarkeriak okerrera egin du azken egunotan Alepo hirian. Argazkia: EFE
Indarkeriak okerrera egin du azken egunotan Alepo hirian. Argazkia: EFE
Alepoko matxinoek Armadaren erasoari eusten diote

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Armadak Alepon eta beste hiri batzuetan egiten ari den bonbardaketak areagotu ditu. Aldi berean, matxinoei aurre egiten jarraitzen dute presidentearen aldekoek, eta, oposiziokoen arabera, 80 pertsona hil dituzte, gutxienez.

Abu Hisham ekintzaileak Alepotik adierazi duenez, Armadako helikopteroek Salahedin, Seif al Daula, Al Hamadaniya eta Al Azamiya auzoei eraso die, besteak beste.

Hishamen hitzetan, erasoek ez dute etenik, eta hainbat zauritu lurrean botata daude norbait noiz hurbiltzeko zain.

Larunbatetik

Armadaren erasoa larunbatean hasi zen, Alepo hiria, Siriako ekonomian garrantzitsuena, matxinoei kentzeko helburuarekin. Matxinoek Alepoko borroka "guztietan handiena" zela adierazi zuten.

Bonbardaketak inguruko beste herrietan ere izan dira: Al Baben, Hurriatanen eta Hananon, oposizioaren informazioaren arabera.

'Kezka handia'

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile bereziak aitortu duenez, "oso kezkatuta" dago Sirian jazo den azken indarkeria boladagatik. Halaber, "odol jarioa" eteteko eskatu die Gobernuko Armadari eta matxinoei.

"Azken txostenek diotenez, tropa ugari eta arma kopuru handia dago Alepotik hurbil, eta baliteke Siriako hiri handienean erasoaldi bortitza izatea", esan du Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiak. Gainera, gatazka garaian "nazioarteko giza-legeak ezarritako betebeharrak" bete behar direla azpimarratu du.

Milaka hildako

20.000 lagunetik gora hil dira Sirian 2011ko martxoan iraultzak hasi zirenetik, Giza-Eskubideetarako Siriako Behatokiak jakitera eman duenez. Horietatik, 14.000 hildako zibilak eta matxinoak ziren, 968 soldadu desertoreak eta 5.000 lagunetik gora Siriako Armadako militarrak.

Siriako Armadak Alepon eta beste hiri batzuetan egiten ari den bonbardaketak areagotu ditu. Aldi berean, matxinoei aurre egiten jarraitzen dute presidentearen aldekoek, eta, oposiziokoen arabera, 80 pertsona hil dituzte, gutxienez. Abu Hisham ekintzaileak Alepotik adierazi duenez, Armadako helikopteroek Salahedin, Seif al Daula, Al Hamadaniya eta Al Azamiya auzoei eraso die, besteak beste. Hishamen hitzetan, erasoek ez dute etenik, eta hainbat zauritu lurrean botata daude norbait noiz hurbiltzeko zain.LarunbatetikArmadaren erasoa larunbatean hasi zen, Alepo hiria, Siriako ekonomian garrantzitsuena, matxinoei kentzeko helburuarekin. Matxinoek Alepoko borroka "guztietan handiena" zela adierazi zuten. Bonbardaketak inguruko beste herrietan ere izan dira: Al Baben, Hurriatanen eta Hananon, oposizioaren informazioaren arabera. 'Kezka handia'Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile bereziak aitortu duenez, "oso kezkatuta" dago Sirian jazo den azken indarkeria boladagatik. Halaber, "odol jarioa" eteteko eskatu die Gobernuko Armadari eta matxinoei. "Azken txostenek diotenez, tropa ugari eta arma kopuru handia dago Alepotik hurbil, eta baliteke Siriako hiri handienean erasoaldi bortitza izatea", esan du Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiak. Gainera, gatazka garaian "nazioarteko giza-legeak ezarritako betebeharrak" bete behar direla azpimarratu du.Milaka hildako20.000 lagunetik gora hil dira Sirian 2011ko martxoan iraultzak hasi zirenetik, Giza-Eskubideetarako Siriako Behatokiak jakitera eman duenez. Horietatik, 14.000 hildako zibilak eta matxinoak ziren, 968 soldadu desertoreak eta 5.000 lagunetik gora Siriako Armadako militarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siria albisteak gaur Ekialde Hurbileko albisteak