Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gazaren aurkako erasoaldia, 2023ko diru-bilketa eta Euskadi Literatura sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Argazkia: EFE.
Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Argazkia: EFE.
Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 11, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Gazaren aurkako erasoaldia: Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "erabateko erasoaldia" abiatuko dutela Gazaren kontra, "mugarik gabekoa". "Murrizketa guztiak kendu ditut. Mugako kontrola berreskuratu dugu eta erabateko erasoaldiari ekingo diogu",  esan du.

-2023ko diru-bilketa: Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Eudel-Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteak berrikusiko dituzte urte honetarako zerga itunduen bilketaren itxiera-aurreikuspenak, eta 2024rako zerga-sarreren zenbatespena finkatuko dute.

-Euskadi Literatura sariak: Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak aurtengo Euskadi Literatura Sarien irabazleak jakinaraziko ditu, hiru modalitatetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Israel Palestina Espainiako literaturaren albisteak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak EUDEL gaur