AEB-ko Hauteskundeak -

AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

Obama leiala izango zaio hauteskunde-kanpainako taldeari

2008an, Obamak eta honen kanpaina taldeak estatubatuarrak konbentzitu zituzten, “Obamania” eta ‘Yes, we can’ leloekin. Hauteskundeetara begira, demokrata, fidela izango da bere kanpaina taldearekin.

Barack Obama hauteskunde-kanpainaren ekitaldi batean, Virginian. Argazkia: EFE
Barack Obama hauteskunde-kanpainaren ekitaldi batean, Virginian. Argazkia: EFE
Barack Obama hauteskunde-kanpainaren ekitaldi batean, Virginian. Argazkia: EFE

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jarraitutasuna eta kohesioa dira Obamaren hauteskunde-kanpainako taldearen ezaugarri nagusietako batzuk. Taldeak, 1997an Obama presidenteak Illinoiseko senatari gisa ibilbide politikoa hasi zuenetik berarekin egon diren lagun eta aholkulariek osatzen dute.

2008an, Obamak eta kanpainako bere taldeak estatubatuarrak eta gainerakoen zati handi bat konbentzitu zituzten "Obamania" eta `Yes, we can’ leloekin. Azaroaren 6an izango diren Presidentetzarako hauteskundeetara begira, hautagai demokrata leiala izango zaio kanpaina taldeari. Obamak, agintaldian zehar, zenbait erabaki polemiko hartu ditu kanpaina-taldearekin batera; adibidez, osasun-erreforma edo Osama Bin Laden hiltzeko operazioa baimentzea.

Gaur egun, Obamarekin batera ibilbidea hasi zuten aholkulari horiek duten ardura ez da berbera. Presidentearengandik gertu dauden hiru aholkulari politiko nagusien artean – Robert Gibbs, David Axerold eta Rahm Emmanuel-, soilik azkenak erabaki du kanpainatik kanpo geratzea, gaur Chicagoko alkatea baita.

2004an, Obama Senatuko kide zenean, Robert Gibbs izan zen demokrataren komunikazio zuzendaria. 2008an, Gibbs hautagai demokrataren aldeko kanpainaren bozeramailea izan zen, eta gaur, nahiz eta kargua utzi duen, Obamaren kanpo aholkulari gisa lan egiten jarraitzen du.

David Axeroldek 90ko hamarkadaren hasieratik ezagutzen du presidentea, eta "Obamaniak" eragin zuen itxaropen eta aldaketa mezuen sortzaileetako bat izan zen. Axerold Obamaren estratega politiko nagusia da, eta, urte eta erdi darama gizarte estatubatuarreko klase ertainaren botoa harrapatuko duen estrategia diseinatzen.

David Plouffe ere aholkulari garrantzitsua da Etxe Zurian. 2008an, Plouffe hauteskunde-kanpainaren zuzendaria izan zen. Gaur, Him Messinak, duela lau urte Plouffen ondokoa izan zenak, du kanpaina zuzentzeko ardura.

Emakumeen artean, Valerie Jarret (Obama familiaren lagun mina) eta Stephanie Cutter (2008an Michelle Obamaren kabinetearen nagusia izan zen eta gaur egun telebistako kanpainaren estratega da) nabarmentzen dira. Baina, guztien gainetik, Michelle Obama dago. Presidenteak aitortu duenez, emazteak emandako aholkuei kasu egiten die.

2008an bezala, Obamaren kanpainaren bilgunea Chicagon dago, Obamaren ibilbide politikoa hasi zen tokia. Hala ere, aurten, Alderdi Demokrataren bulego nagusia, Obamak 2008ko garaipena ospatu zuen eraikinera mugitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea