Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Milei garaile, Argentinan; Sanchezen Gobernu berria; eta Kontseiluaren sinadura bilketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Presidente hautatu berri duten Javier Mileiren jarraitzaileak
Presidente hautatu berri duten Javier Mileiren jarraitzaileak
Presidente hautatu berri duten Javier Mileiren jarraitzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Milei garaile: Javier Milei hautagai ultraeskuindarrak irabazi ditu Argentinako presidentetzarako hauteskundeak, Sergio Massa hautagai peronista eta Ekonomia ministroari 11 puntu baino gehiagoko aldea aterata, eta ia % 100 zenbatuta dagoela. Mileik abenduaren 10ean hartuko du presidente kargua. Botoen % 55,69 eskuratu du; Massak babesaren % 44,30 bereganatu du. 

- Sanchezen Gobernu berria: Behin inbestidura burututa, Pedro Sanchezen Gobernu berria nortzuek osatuko duten ezagutarazten hasi dira goizeko lehen orduan.

-Kontseiluaren sinadura bilketa: Euskara ardatz duen hezkuntza eredu orokortu baten alde egindako sinadura bilketaren emaitzak ezagutaraziko ditu gaur Kontseiluak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Berriak Politika Munduko albisteak gaur Albisteak PSOE LOMLOE hezkuntza legea Espainiako Gobernua bideoak Pedro Sánchez bideoak Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntza Buenos Airesko albisteak Hauteskundeak Kontseilua