Mundua -
Paris
Jendarmeek 3 haurren gorpuak aurkitu dituzte, etxeko indarkeriagatik zigortutako aitak aitortu ostean
Gertakarien egilea, 41 urtekoa, etxeko indakeriagatik eta adingabeen aurkako indarkeriagatik kondenatu zuten 2021ean, eta atxilotu egin dute.
Agentziak | EITB Media
11, 10 eta 5 urteko hiru adingaberen gorpuak aurkitu dituzte igande honetan Alfortville udalerriko etxebizitza batean, Paris kanpoaldean, haurren aitak Normandiako polizia-etxe batean haiek hil izana aitortu ostean.
Agenteak familiaren etxera joan dira, eta atea indarrez ireki behar izan dute sartzeko. Eszena lazgarria aurkitu dute bertan, hiru haurrak labankadaz hilda, Le Parisien egunkariak bere edizio digitalean adierazi duenez.
Hilketen egilea, 41 urtekoa, etxeko indarkeriagatik eta adingabeen aurkako indarkeriagatik zigortu zuten 2021ean, eta atxilotu egin dute.
Agintariek ikerketa abiatu dute hiria hunkitu duen dramaren nondik norakoak zehazteko.
Hildakoen ama Marolles-en-Brie herrian bizi da, gertakarien lekutik 20 kilometro eskasera.