Mundua -
AEBetan
Sij tenpluko tiroketaren egileak bere buruaz beste egin zuen
Dirudienez, Wade Michael Pagek tiro egin zion bere buruari polizia batek zauritu ostean.
Erredakzioa
Wade Michael Pagek, Wisconsineko (AEB) sij tenpluko tiroketaren egileak, bere buruari tiro egin zion, polizia batek zauritu ostean, FBIk jakitera eman duenez.
Teresa Carlson ikerketaz arduratzen den FBIko agenteak azaldu duenez, Page buruan tiro egiteagatik izan zen, ez Poliziak sabelean tiro egin ziolako.
Carlsonek esan duenez, Page (40 urteko militar ohia) izan zen tiroketaren erantzule bakarra. "Inor gehiago ez da arduraduna", esan du agenteak, eta oraindik erasoa zergatik izan zen ez dakitela nabarmendu du.
Poliziak eta FBIk ikerketa bat abiatu dute gertakaria argitzeko, eta "etxeko terrorismotzat" hartu dute gaia.
Agintariek Pagen etxebizitza miatu dute, eta armen aldizkariak aurkitu dituzte bertan. Page "End Apaty" rock taldeko sortzailea da, eta zuriaren nagusitasunaren apologia egiten du.