AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

HAUTESKUNDE EZTABAIDA

20 urtean lehen aldiz, emakume batek gidatuko du eztabaidetako bat

Candy Crowley kazetariak hauteskundeetako hiru eztabaidetako bat gidatuko du. Barack Obama demokratak eta Mitt Romney errepublikanoak, barne eta kanpo politika izango dituzte eztabaidagai.

Candy Crowleyk urriaren 16ko hauteskunde eztabaida gidatuko du. Argazkia: CNN
Candy Crowleyk urriaren 16ko hauteskunde eztabaida gidatuko du. Argazkia: CNN
Candy Crowleyk urriaren 16ko hauteskunde eztabaida gidatuko du. Argazkia: CNN

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candy Crowleyk, CNN kateko kazetariak, azken 20 urtean lehen aldiz hauteskundeetako eztabaida bat gidatuko duen lehen emakumea izango da. Barack Obama demokrataren eta Mitt Romney errepublikanoaren arteko eztabaida, urriaren 16an izango da.

Presidentegaien arteko eztabaida bat moderatu zuen azken emakumea Carole Simpson (ABC News) izan zen, 1992an. Horretan, George H.W.Bush errepublikanoak (eta orduko presidentea) eta Bill Clinton demokratak parte hartu zuten.

Oraindik botoa nori eman ez dakiten zenbait hiritarrek, hautagaiei barne eta kanpo politikari buruzko galderak egiteko aukera izango dute eztabaidan. Hautagai bakoitzak bi minutu izango ditu galderak erantzuteko, eta beharrezkoa izatekotan, minutu bat gehiago lortu dezakete. Baina hori, moderatzailearen esku egongo da.

Presidentegaien arteko eztabaiden agenda

Lehenengo hauteskundeetako eztabaida urriaren 3an izango da, Denverreko Unibertsitatean eta interes nazionaleko gatazkak izango dira eztabaidagai nagusia. Jim Lehrer, PBSko editore-exekutiboa izango da moderatzaile.

Bigarren hauteskundeetako eztabaida urriaren 16an izango da, Hofstradeko Unibertsitean (New York). Barne eta kanpo politika izango dira eztabaidagaiak eta Candy Crowleyk gidatuko du.

Hirugarren, eta azken, hauteskundeetako eztabaida urriaren 22an izango da, Lynneko Unibertsitatean (Floridan). Kanpo politika izango da eztabaidaren oinarria eta Bob SChieffer, CBS katearen "Face the Nation" saioaren aurkezleak bideratuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea