AEB-ko Hauteskundeak -
Boto-asmoa
Estatubatuarren % 40k hauteskundeetan botoa ez duela emango esan du
Guztira, 80 milioi estatubatuarrek erabaki dute azaroan botoa ez ematea. Inkesta USA Today egunkariak eta Bostongo Suffolk Unibertsitateak egin dute.
Erredakzioa
AEBetako hautesleen ia % 40k, 80 milioi pertsonak, azaroaren 6 izango diren Presidentetzarako hauteskundeetan botoa ez ematea erabaki dute, USA Today egunkariak eta Bostongo Suffolk Unibertsitateak (Massachusetts) egindako inkestaren arabera.
Hainbat dira botoa ez emateko arrazoiak: hori egiteko erregistratu ez diren hiritarren % 26k esan dute botoa emateko denborarik ez dutela eta lanpetuta daudela; eta euren botoak "ez du garrantzirik", % 12ren ustez.
Bozkatzeko asmorik ez duten boto-emaileen %43k Barack Obama presidentearen alde egingo lukete, % 20k Mitt Romney hautagai errepublikanoaren alde, eta % 18k beste baten alde, botoa inori ematekotan.
Inkestaren datuek erakusten dutenez, Obamari botoa emango lioketen hiru hiritar bakoitzeko bik ez dute botoa emateko asmorik, bete ez diren promesak eta herrialdearen egoera ekonomiko txarra ikusita traizionatuta sentitzen baitira.