Mundua -
Argentina
Argentinako auzitegi batek baliogabe utzi du Mileik dekretu bidez onartutako lan erreforma
Besteak beste, kalte-ordainak eta haurdunentzako baimenak murriztea aurreikusten zuen erreformak.
AGENTZIAK | EITB Media
Argentinako apelazio auzitegi batek baliogabe utzi du Javier Milei presidenteak abenduan dekretu bidez onartu zuen lan erreforma.
EFE agentziak jakinarazi duenez, epaileak ohartarazi du Gobernuak onartutako artikuluak ezin direla dekretu bidez arautu. Horregatik, neurriek indarrean jarraitzeko, egungo urte politikoan Parlamentuak oniritzia eman beharko diela ebatzi du.
Dekretuak hainbat aldaketa ekarri zituen enpleguan. Adibidez, luzatu egin zuen langileen proba-epea, eta murriztu egin zituen kalte-ordainak, erretiro ekarpenak eta haurdunentzako baimenak.
Hori horrela, Mileik espero ez zuen berri txarra jaso du epaileen partetik, Kongresuak Gobernuaren proiektu izarraren (Argentinarren Askatasunen Legea delakoa) eztabaida hasteko bezperan.