Mundua -

IPAR IRLANDA

Sinn Feinekoa izango da Ipar Irlandako Gobernuko ministro nagusia, historian lehen aldiz

Ipar Irlandan erakunde autonomikoak eratu zirenetik unionistak izan dira beti agintean. Sinn Fein izan zen, ordea, indar bozkatuena 2022ko maiatzaren 5eko Ipar Irlandako hauteskundeetan, eta bi urteko blokeoaren ostean, errepublikanoentzat izango da Gobernuko kargu nagusia.

Michelle O 'Neill, Ipar Irlandako ministrorde nagusia. Argazkia: EFE
Michelle O 'Neill, Ipar Irlandako ministrorde nagusia. Argazkia: EFE
Michelle O 'Neill, Ipar Irlandako ministrorde nagusia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako Asanbleak botere partekatuko Gobernua eratzea onartu du larunbat honetan. Gobernu horretan, historian lehen aldiz, politikari nazionalista batek beteko du ministro nagusiaren postua, Michelle O 'Neill Sinn Feineko buruak, hain zuzen; izan ere, Sinn Fein izan zen 2022ko maiatzeko hauteskundeetan alderdirik bozkatuena.

Ministrorde nagusi kargua, berriz, Emma Little-Pengelly Alderdi Unionista Demokratikoko (DUP) diputatuak hartu du.

Ordezkarien Ganberaren aurrean zabaldutako lehen mezuan, Sinn Feineko buruak Ipar Irlandako gizarte osoarentzat lan egiteko konpromisoa berretsi du, eta Gobernua berriz ere martxan egotea (bi urtez blokeatuta egon da) "etorkizun partekaturako bidea irekitzen duen atea" dela esan du.

Buruzagi errepublikanoak adiskidetzeaz hitz egin du, eta DUPek Gobernura itzultzeko egin duen ahalegina ere nabarmendu du. Izan ere, Jeffrey Donaldson DUPeko buruzagiak bi urteko betoa altxatu du ostegun honetan, Londresekin Ipar Irlandarako Brexitaren osteko merkataritza konpetentziei buruzko ituna itxi ostean. Unionista erradikalenek "traidoretzat" jo dute Donaldson.

"Gaur hemen osatzen den botere partekatuko koalizioak aldaketarako agenda bultzatu beharra dauka. Asanblea hau guztiontzat da, katolikoentzat, protestanteentzat eta disidenteentzat", azpimarratu du O 'Neillek.

Michelle O'Neill bajando las escaleras de Stormont. Foto. EFE

Michelle O'Neill bajando las escaleras de Stormont. Foto. EFE

Little-Pengelly ministrordeak O'Neill ministro nagusia zoriondu du, eta kargua "arduraz" betetzen saiatuko dela ziurtatu du, hasiera berri honek Ipar Irlandarentzat duen "potentzial sinestezina" aprobetxatzeko.

Ganberako kide asko bezala, gatazka garaian hazi zela gogoratu du, eta hamaika urte zituela IRAk bonbaz egindako atentatu baten ondoren izandako esperientzia kontatu du. "Beldurra, mina eta amorrua ez ditut inoiz ahaztuko", adierazi du, eta zorionez Ipar Irlandako gazteek ez diotela jada "izu horri" aurre egin behar nabarmendu du.

Emma Little Pengelly del DUP. Foto: EFE

Emma Little Pengelly del DUP. Foto: EFE

Belfasteko Batzarrak Exekutiboaren osaera osoa berretsi du gaur. Bertan, hirugarren zein laugarren alderdi izan ziren Aliantza Alderdi Multikonfesionaleko zein Ulsterko Alderdi Unionistako (UUP) ministroak ere badaude.

Ganberak legegintzaldirako presidentea ere aukeratu du gaur. Edwin Poots DUPeko buruzagi ohiak beteko du kargu hori, fundamentalismo erlijiosoagatik zein pragmatismo politikoagatik ezaguna den protestante presbiterianoa. Poots funtsezkoa izan daiteke nazionalistekin eta muturreko unionistekin zubiak eraikitzeko.

Kargu historikoa irlandar nazionalismoarentzat

Ipar Irlandako ministro eta ministrorde nagusiaren postuek garrantzi bera duten arren (batek ezin du bestea gabe funtzionatu), lehenak karga emozional handia du unionismoarentzat. Izan ere, 1921ean Ipar Irlanda sortu ondoren, hauteskunde-ingeniaritzaren eta barrutien kontrolaren bidez, probintzia britainiar berriak gehiengo protestante eta unionista izango zuela bermatu zuten sortzaileek.

Ordutik, gobernu guztiek (11 guztira) Stormonten, Asanblearen egoitzan, protestante unionistak izan dituzte buru, Sinn Feinek errealitate hori hautsi duen arte.

2025eko hauteskunde orokorren ondoren, Irlandako Errepublika ere gobernatzeko aukera ikusten du Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteak, eta, orain, bere burua ez nazionalista ez unionistatzat ez duen Ipar Irlandako hautesleen zatia bereganatu nahi dute errepublikanoek, etorkizun hurbilean Irlanda bateratzeari buruzko erreferenduma egin ahal izateko.

Euskal Herritik, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta ezker abertzaleko beste hainbat pertsona ezagunek ere zoriondu dute O'Neil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Erresuma Batua Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak gaur