AEB-ko Hauteskundeak -

Polemika

Akinek errepublikanoen presioa gainditu, eta ez du dimisioa aurkeztuko

Ameriketako biltzarkideak esan duenez ez die bere helburuei uko egingo, nahiz eta Alderdi Errepublikanoak bidezko bortxaketei buruz hitz egitea gaitzetsi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Todd Akin Ameriketako biltzarkideak, azaroaren 6an Senaturako hautagai denak, esan duenez, ez die uko egingo bere helburuei, Alderdi Errepublikanoak “bidezko bortxaketei” buruz hitz egitea gaitzetsi dion arren.

"Senaturako bide honekin jarraituko dugu”, esan du Akinek, Mike Huckabee errepublikanoak aurkezten duen irrati saioan.

Biltzarkideak igandean esan zuen emakume bat bortxaketa baten ostean haurdun geratzea “oso arraroa” dela. “Benetako bortxaketa bat baldin bada, emakumezkoaren gorputzak hori ekiditeko erak ditu”, adierazi zuen, zein abusu motari buruz ari zen zehaztu gabe.

Astelehenetan bere hitzak “akats” bat izan zirela azaldu zuen, eta bortxaketa bat inoiz ez dela legezkoa nabarmendu zuen; halaber, bortxaketa batek haurdunaldia eragin dezakeela gaineratu zuen. “Okerreko hitzak erabili nituen era ezegokian, eta horregatik barkamena eskatzen dut”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea