Mundua -

Julian Assange

Assange AEBra estraditatzea baimentzeko erabakia hausnartzen hasi dira Erresuma Batuko epaileak

Londresko Auzitegi Nagusiko bi epailek erabakia hartuko dute aurki, zehaztu ez duten epe batean.

Assange estraditatzearen kontrako protesta, Londresen. Argazkia: EFE
Assange estraditatzearen kontrako protesta, Londresen.
Assange estraditatzearen kontrako protesta, Londresen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assangeren estradizioa, Estatu Batuetan epaitzeko, oraindik erabakitzeko dago. Amaitu dira entzuteak Londresko Auzitegi Nagusian, eta Wikileaksen sortzailearen kasuaz arduratzen diren bi epaileek erabakia hartuko dute aurki, zehaztu ez duten data batean. Erabaki behar dute Assangek Erresuma Batuan berriro helegitea jartzea baimentzen duten edo Gobernuak 2022an onartutako estradizioa aktiba daitekeen.

Erresuma Batuko Fiskaltzak Estatu Batuetako Administrazioaren ordezkari gisa emandako argudioak eta kazetari australiarraren defentsarenak entzun dituzte epaileek, bi egunez.

AEBk estradizioa eskatu du espioitza eta intrusio informatikoagatik epaitzeko, Assangeren atariak AEBk Iraken eta Afganistanen egindako gerra krimenen berri eman ondoren.

Assangeren defentsak, bere aldetik, estraditatzeko aginduaren aurkako errekurtsoa jartzeko baimena eskatu dio gorteari. Bi herrialdeen arteko ituna urratuko lukeela uste du, izaera politikoko eta adierazpen askatasunaren aurkako delituak direlakoan, heriotza zigorra ezartzeko aukera egoteaz gain.

Defentsaren argudioen artean, CIAren sare bat dago, Assange Ekuadorren enbaxadan babestuta zegoenean bahitzeko edo hiltzeko, kasuaren motibazio politikoa erakusten omen duena.

Estatu Batuentzat, AEBko espioitza legean jasotako delitu penalak dira. Assangeri leporatzen dio Chelsea Manning soldadu estatubatuar ohiarekin batera konspiratzeagatik, legez kontra informazio militar sailkatua lortzeko eta zabaltzeko, arriskuan jarriz "Estatu Batuetako informatzaile errugabe ugari" Iraken, Afganistanen, Txinan, Iranen edo Sirian, besteak beste.

Entzuteen azken saioaren amaieran, Rebecca Vicent Mugarik Gabeko Erreportariak elkartearen bozeramaileak esan duenez, "kontua da 2010ean Wikileaksek, filtratutako dokumentu sailkatuen bitartez, interes publikoko informazioa argitaratu zuela, eta mundu osoko kazetaritzari balio izan ziola".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Australia albisteak Kazetaritza Errefuxiatuak