Mundua -
Errusia
Ehun pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Errusia osoan Navalniren hiletaren harira
Moskun, 14 pertsona atxilotu zituzten, Siberiako Novosibirsk eta Omsk hirietan baino gutxiago, han 35 pertsona hartu baitzituzten atxilo.
Agentziak | EITB Media
Ehun pertsona baino gehiago atxilotu dituzte azken orduetan Errusian, Aleksei Navalni oposizioko buruzagiaren hiletaren harira. Moskun egin zuten entierroa, segurtasun neurri zorrotzen artean.
Gorpua hiriburura iritsita bazen ere, atxiloketa gehien (35) Novosibirsk eta Omsk Siberiako hirietan egin zituzten, OVD-Info erakundeak jakinarazi duenez.
Moskun, 14 pertsona atxilotu dituzte, eta Jekaterinburgen, Uraletako hiriburuan, herrialdeko hiri liberalenean, hamar bat gehiago.
Errusiako hiriburuan, ia ez zen istilurik izan Mariino elizaren inguruan, hil-kapera jarri zuten lekuan, eta Borisovoko hilerrian, gorpua lurperatu zuten lekuan.