Mundua -

Barne-hauteskundeak

Nikki Haleyk lehengo aldiz irabazi dio Trumpi, 'superasteartea'ren atarian

Hego Karolinako gobernadore ohiak botoen % 63 eta 19 ordezkari eskuratu ditu Columbia barrutian, Washington hiribua barne hartzen duen eremuan.

Nikki Haley garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Nikki Haley garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Nikki Haley garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikki Haley hautagai errepublikanoa Donald Trump presidente ohiari gailendu zaio pasa den igandean Alderdi Errepublikanoak Columbia barrutian, Washington hiriburua barne hartzen duen eremuan, egin dituen hauteskunde primarioetan.

Haleyk hauteskunde prozesu honetan lortu duen lehenengo garaipena da, eta botoen % 63 eta 19 ordezkari eskuratu ditu. Donald Trumpentzat izan dira botoen % 33, eta soilik 2.000 errepublikanok eman dute botoa, NBC News kateak zabaldu duenez.

Trumpek gutxietsi egin du Haleyren garaipena. "'Txori-burmuin' (horrela deitzen dio Haleyri) galtzaile bat da, sekulako porrotak jaso ditu birtualki estatu guztietan", adierazi du agintari ohiak Truth Social sare sozialean.

Adituen arabera, Columbia zen, hain zuzen ere, Haleyk primarioak irabazteko zuen leku egokiena, barruti aurrerakoienetako bat baita (sekula ez du hauteskundeetan hautagai errepublikanoak irabazi).

Haleyk, igandera arte, galduak zituen bozketa guztiak, eta hautagaitzarekin aurrera jarraitzeko arrazoietako bat zen orain arte "estatu sorta txiki batean besterik ez" dela bozkatu.

Azken bozketan galdu arren, presidente ohia oso gertu dago errepublikanoen hautagai izatetik, estatu gehienetan baita faborito. Martxoaren 5eko 'superasteartea'n argituko da guztia, 16 estatutan banatutako 800 ordezkari banatuko baitira. Helburua 1.215 ordezkari lortzea izango da, matematikoki hautagaitza ziurtatzeko, eta oraingoz Trumpek 247 eta Haleyk 43 dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hauteskundeak AEB Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Hauteskundeak