Mundua -

Moskuko atentatua

15 pertsona atxilotu dituzte Tajikistanen Moskuko atentatuaren egileekin lotura izatea egotzita

Hainbat erasotzailek Moskuko Crocus City Hall kontzertu aretoaren kontrako erasoa egin eta astebetera Errusiako agintariek jakinarazi dutenez, 144 dira hildakoak, zauritutako bat zendu baita azken orduotan.

Polizia bat, Crocus City Hall kontzertuen aretoa zaintzen, atentatua gertatu eta astebetera. EFE
Polizia bat, Crocus City Hall kontzertuen aretoa zaintzen, atentatua gertatu eta astebetera.
Polizia bat, Crocus City Hall kontzertuen aretoa zaintzen, atentatua gertatu eta astebetera. EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tajikistango segurtasun-indarrek 15 pertsona atxilotu dituzte gaur, duela astebete Moskuko Crocus City Hall kontzertu aretoaren kontra egindako atentatuarekin lotura izatea egotzita. Zehazki, ustezko erasotzaileekin loturak izatea leporatu diete.

Asia Plus albisteen webgunearen arabera, atxiloketak Vahdat hirian egin dituzte, hiriburutik 10 bat kilometro ekialdera. Hedabide horretan zabaldu dutenez, atentatuaren ustezko egileetako bat, Saidakrami Rachabalizoda (30 urte), hiri horretakoa zen sortzez. 

Bien bitartean, Errusiak 11 pertsona atxilotu ditu, tartean atentatuaren lau ustezko egile materialak. "Baieztatuta dugu: eskudirutan zein kriptodiruarekin dirutza jaso zuten erasotzaileek Ukrainatik", Moskuko agintarien esanetan. 

Atxilotuetako bederatzi behin-behineko kartzelaldian daude jada, terrorismoa egotzita. Errusian biziarteko kartzelarekin zigortzen da delitu hori. 

Bestalde, Mikhail Muraxko Errusiako Osasun ministroak baieztatu du erasoan zauritutako pertsonetako bat hil egin dela. Horrenbestez, 144 dira hildakoak

"Senitarteko eta lagunei doluminak eman nahiko nizkieke", adierazi du Muraxkok.

Oraindik 80 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietatik hiru oso larri daude, ministroaren arabera. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mosku Errusia Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra