Mundua -
EKIALDE HURBILA
Israelek GPS zerbitzuak nahita aldatu ditu, Iranen balizko erasoei aurre egiteko
Joan den astelehenean Israelek Damaskon egindako atentatuaren ondorn, mendekua iragarri du Iranek, israeldarrei damutuko zaiela ohartaraziz.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Israelgo Gobernuak gaurtik GPS zerbitzuen programak nahita aldatu egingo ditu herrialde osoan, Iranek droneak erabilita egin ditzakeen balizko erasoei aurre egiteko.
Astelehenean, gutxienez zortzi pertsona hil ziren Siriako hiriburuan, Damaskon, Israelek Irango kontsulatua bonbardatu ondoren, eta eraso horrek erantzuna izango duela argi esan du Irango Gobernuak: "Egindakoa damutuko zaie israeldarrei. Marra gorria igaro dute", esan du Ali Jamenei buruzagi irandarrak.
Balizko eraso horiek ekiditeko hasi da Israel GPS sistemak aldatzen. "Gaurtik, interferentziak ezarriko ditugu GPS sisteman, Iranen mendekuari aurre egiteko", zabaldu du Kan telebist publiko israeldarrak.
Hala, besteak beste, Waze trafiko-aplikazioko erabiltzaileek interferentziak atzemango dituzte gaurtik Israelen, eta GPS sistemak Libanoko lurretan kokatuko ditu.
Halaber, Israelgo Gobernuak atzo iragarri zuen Armadako aireko taldeak indartu egingo dituztela, eta hango hedabideen iritzian, "alerta gorena" ezarri dutela esan nahi du horrek.