Mundua -

Anonimatutik

Israelgo soldaduek Palestinako haurren exekuzioak kontatu dituzte

“Isiltasuna apurtuz” dokumentuak 30 bat soldatu israeldarren 47 testigantza jaso ditu Gazan eta Zirjordanian adingabeei emandako tratuaren inguruan.

Palestinako emakume bat harri bat botatzen ari zaio Israelgo soldatu bati. Argazkia: EFE
Palestinako emakume bat harri bat botatzen ari zaio Israelgo soldatu bati. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo soldaduek anonimatutik Israelgo NBE baten argitalpen batean, 2005 eta 2011 urteen artean hartutako lurraldeetan Palestinako haurrei eta gazteei egindako jipoiak eta irainak kontatu dituzte.

"Shovrim Shtiká" dokumentuak (“Isiltasuna apurtuz, hebreeraz), okupazioaren errelialitatea salatzen duen aktiboan dauden Israelgo soldaduen organizazioak, soldatu israeldarren 47 testigantza jaso ditu Gazan eta Zirjordanian adingabeei emandako tratuaren inguruan.

Doan egindako jipoien inguruan hitz egiten da txostenean, irainez, haurrak gizakien babes moduan erabiltzeaz, hautazko atxiloketez, haurren beldurraz eta hilketa eragiten zuten tiroez.

Sarjentu lehen batek Nablusen (Zisjordania) 2005ean bizi izandakoaren berri honako hau dio: "Hasiera batean zeure arma 5 urteko haur bati apuntatzen diozu. Gero gaizki sentitzen zara, hori ondo eginda ez dagoela esanez. Horren ostean, urduri zauden une bat iristen da, eta herri batera joatean harriak jasotzeaz nazkatuta… Behin nire gidaria irten egin zen, eta kliskatu gabe mutiko bat hartu eta jipoia eman zion. Haurra kalean eserita besterik ez zegoen”.

“Haurrek pasatzen saiatzen jarraitzen zuten, beraz, goizero euren norabidean tiro egiten genuen haiei beldurra sartzeko, sua euren hanketara zuzenduta zegoen, hondartzan zutik edota uretan bote batean zeudenena”, azaldu du Gazan izan zen Marinako sarjentu lehen batek.

Hainbat kontaketek Hebron izan dute hizpide, Zirjordaniako hegoaldeko herri bat, juduen finkapen bat du barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea