Mundua -
New Yorkeko apaiz batek
'Gazteak erakargarriak dira, eta apaizen asmoa ez da krimenik egitea'
Benedict Groeschel apaizak National Catholic Register hedabidean egindako adierazpenek polemika piztu dute New Yorken. Elkarrizketa webgunetik kendu dute eta apaizak barkamena eskatu du.
Erredakzioa
Benedict Graschel 79 urteko apaiza eta New Yorkeko Artxidiozesiko Garapen Espiritualeko Bulegoko zuzendariak polemika piztu du apaizek adingabeei egindako sexu-abusuen inguruan.
Nathional Catholic Register hedabiden agertutako elkarrizketan, 18, 16 eta 14 urteko gazteak "erakargarriak" direla esan zuen, eta sexu-abusuen kasuetan, apaizek ez dutela "krimenik" egiteko asmorik.
Esandakoek sortutako iskanbila ikusita, Nathional Catrholic Registerrek elkarrizketa bere webgunetik kendu du, eta Frantziskotarren Komunitateak bidalitako idatzia publikatu du. Frantziskotarrek Groeschelen hitzak gaitzetsi dituzte.
Apaizak berak esandakoa zuzendu du, biktimei barkamena eskatu die eta bere asmoa biktimei errua botatzea ez zela azpimarratu du.
Benedict Graschel 79 urteko apaiza eta New Yorkeko Artxidiozesiko Garapen Espiritualeko Bulegoko zuzendariak polemika piztu du apaizek adingabeei egindako sexu-abusuen inguruan. Nathional Catholic Register hedabiden agertutako elkarrizketan, 18, 16 eta 14 urteko gazteak "erakargarriak" direla esan zuen, eta sexu-abusuen kasuetan, apaizek ez dutela "krimenik" egiteko asmorik. Esandakoek sortutako iskanbila ikusita, Nathional Catrholic Registerrek elkarrizketa bere webgunetik kendu du, eta Frantziskotarren Komunitateak bidalitako idatzia publikatu du. Frantziskotarrek Groeschelen hitzak gaitzetsi dituzte. Apaizak berak esandakoa zuzendu du, biktimei barkamena eskatu die eta bere asmoa biktimei errua botatzea ez zela azpimarratu du.