Mundua -

Alpeetako sarraskia

Poliziak gaur jakingo du Alpeetan hildako lau pertsonen autopsia

Bestalde, biktimetako hiruri tiro egin zieten ibilgailuan aurkitutako 7 urteko neskatila hitz egiten hasi da, hasierako konmozioa gainditu ostean.

Alpeetako sarraskia izan zen lekua. EITB
Alpeetako sarraskia izan zen lekua. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak gaur gauean jakingo du asteazkenean Annecy lakuan, Alpeetan, aurkitutako lau gorpuen autopsien emaitzak. Herrialdea, bitartean, asaldatuta dago.

Halaber, biktimetako hiruri tiro egin zieten ibilgailuan aurkitutako 7 urteko neskatila hitz egiten hasi da, hasierako konmozioa gainditu ostean, Eric Maillaud Annecyko fiskalak azaldu duenez.

Ikertzaileak ADN frogak egiten hasi dira gertaeren lekuan hartutako materialetan, Frantziako Alpeetan, Chevalinetik gertuko leku oihantsutik, Annecy lakutik gertu.

Bertan txirrindulari batek aurkitu zituen lau pertsonen gorpuak, horietatik hiru ibilgailuaren barruan sartuta zeuden, eta, laugarrena, bertako txirrindulari batena zen.

Horien alboan, 7 urteko neskatila zegoen, zauri larriekin azaldu zen, eta orain artatzen ari da ospitale batean.

Ikerketaren lehenengo datuen arabera, hildako pertsonak Irakekoak dira, eta Londres hegoaldean bizi dira duela urte askotatik. Dirudienez, sarraskia gertatu zen gunetik gertu dagoen kanping batean oporrak pasatzen ari ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea