Mundua -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Irango presidentea hil da, bilbotarra zaurituta Afganistanen eta su olinpikoa Iparraldean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ebrahim Raisi Irango presidentea hil da helikoptero istripu batean. Artxiboko argazkia: EFE
Ebrahim Raisi Irango presidentea hil da helikoptero istripu batean
Ebrahim Raisi Irango presidentea hil da helikoptero istripu batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Irango presidentea hil da: Atzo helikoptero istripua izan zuten Ebrahim Raisi Irango presidentea eta Hosein Amir Abdolahian Atzerri ministroa hiltzat eman dituzte. Istripua Iran eta Azerbaijan arteko ingurune menditsu batean gertatu da, ezbeharra izan duten aparatua bart topatu dute, eta han "bizitzarako aukerarik ez" dagoela berretsita, hiltzat eman dituzte.

- Afganistanen zauritutako bilbotarra: Ostiralean Afganistanen izandako atentatuan zauritu eta Kabulgo ospitale batean osatzen ari den pertsonetako bat Bilboko 82 urteko emakume bat da. Araceli Tamayo, 82 urteko bidaiari amorratua da eta sarritan joan ohi da toki exotikoetara. Estatu Islamikoak bere gain hartu duen atentatuan sei pertsona hil ziren: hiru kataluniar eta hiru afganiar.  

- Zuzi olinpikoa Iparraldean: Zuzi olinpikoa Iparraldera helduko da astelehen honetan. Su olinpikoak Iparraldearen parte bat zeharkatuko du asteleheneko lehen ordutik eguerdira arte. Ibilbide hau egingo du su olinpikoak. Biarritzetik helduko da, kostaldetik, 08:00ak aldera, 09:30ean Angelun sartuko da, 09:45ean Donibane Lohitzunen eta 10:50ean Baionan. Guztira, 1.600 agentek osatuko dute segurtasun dispositiboa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Zer gertatzen ari da Bilbon? Bizkaia Iparraldea albisteak Paris azken albisteak Atentatuak albisteak Baionako bideoak Biarritz Estatu Islamikoa Hegazkin istripuak albisteak Eguneko albisteak Olinpiar jokoak Albisteak Iran argazkiak Bidaiak Asia albisteak Afganistan gaur