Politika -

Frantzia

Kaledonia Berrian protestak abiarazi zituen hauteskunde-erroldaren erreforma behin-behinean eten du Macronek

"Alde guztiei entzun ostean, hitz eman dut erreforma hau ez dadin indarrean sartu testuinguru honetan. Aste batzuk hartuko ditugu elkarrizketarako, adostasun zabala lortzeko helburuz", esan du presidenteak Frantziatik 17.000 kilometrora dagoen artxipelagora egindako bisita azkarrean.

Emmanuel Macron, gaur, prentsaurrean. EFE.
Emmanuel Macron, gaur, prentsaurrean. EFE.
Emmanuel Macron, gaur, prentsaurrean. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ostegunean aditzera eman duenez, behin-behinean eten du Kaledonia Berrian erreboltak abiarazi zituen hauteskunde-erroldaren erreforma. Duela 12 egun hasi ziren independentisten matxinadak Kaledonia Berrian, eta sei hildakoz gain, kalte material "izugarriak" utzi ditu. 

"Alde guztiei entzun ostean, hitz eman dut erreforma hau ez dadin indarrean sartu testuinguru honetan. Aste batzuk hartuko ditugu elkarrizketarako, adostasun zabala lortzeko helburuz", esan du presidenteak Frantziatik 17.000 kilometrora dagoen artxipelagora egindako bisita azkarrean.

Macronek ezinbesteko baldintza gisa ezarri du gazte independentistek "pikete eta blokeoak altxatzea", auzian inplikatutako alde politiko guztiak, Frantziaren aldekoak nahiz independentzia-zaleak, elkarrizketa mahaian eser daitezen.

Iñigo Aguayo: ''Ez dugu Kaledonia Berritik irteteko modurik''
Iñigo Aguayo: ''Ez dugu Kaledonia Berritik irteteko modurik''
Iñigo Aguayo: ''Ez dugu Kaledonia Berritik irteteko modurik''

0:50

"Blokeo horiek desegin direla egiaztatzen dugunean elkarrizketa politikoari ekin beharko zaio berehala, bitartekaritza misio bat abiaraztearekin batera", zehaztu du Macronek. Gobernuak hilabeteko epean ebaluatuko ditu aurrerapenak. 

Agintariak lortu nahi lukeen "akordio global berriak" hainbat puntu jaso behar ditu, besteak beste hauteskunde-erroldaren erreforma -independentistak haserrarazten dituena, errolda zabaltzea euren kalterako dela uste baitute-, ekonomiak nikelarekiko mendekotasun gutxiagoa izan dezan sustatzeko plan bat, eta "autodeterminazio-botoaren kontua", azken honetan ez duen xehetasun gehiago eman. 

Negoziazioetatik sortuko den akordio zabal horrek, Kaledonia Berriko bizilagunen onespena beharko du gero, Macronek azaldu duenez. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Emmanuel Macron Ozeania albisteak Frantziako Gobernua