Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Harris-Trump debatea, Suizidioa Prebenitzeko Eguna, eta Pradales hiriburuetako alkateekin

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donald Trump eta Kamala Harris, EFEk egindako argazki muntaketa batean
Donald Trump eta Kamala Harris, EFEk egindako argazki muntaketa batean
Donald Trump eta Kamala Harris, EFEk egindako argazki muntaketa batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Harris-Trump debatea: Azaroaren 5eko AEBko presidentziarako hauteskundeetako bi hautagaiek, Donald Trumpek eta Kamala Harrisek aurrez aurreko lehen telebista eztabaida izango dute. 21:00etan, hasiko da eztabaida, Euskal Herrian 03:00ak direnean. ABC katearen Filadelfiako estudioetan elkartuko dira Donald Trump eta Kamala Harris, hauteskunde kanpainan egingo den debate bakarra izan daitekeenean.

- Suizidioa Prebenitzeko Mundu Eguna: Iaz 3.954 pertsona hil ziren suizidioaren ondorioz Espainiako Estatuan, 11 egunean, Monica Garcia Espainiako Osasun ministroak zabaldutako datuen arabera. Hego Euskal Herrian 203 lagunek egin zuten beren buruaz beste epe berean. Azken 5 urtetan lehenengoz jaitsi egin da suizidio kopurua, baina igo saiakerak % 118 go dira Estatuan, 2018tik.

- Lehendakariaren bilera hiriburuetako alkateekin: Imanol Pradales lehendakaria EAEko hiru hiriburuetako alkateekin bilduko da, kargua hartu zuenetik abiatutako bilera-sortaren baitan. Pradalesek Ajuria Enea Jauregian hartuko ditu Juan Maria Aburto eta Eneko Goia Bilboko eta Donostiako alkate jeltzaleak, eta Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialista.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala albisteak Donostiako Udala Munduko albisteak gaur Eneko Goia albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB albisteak Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Trump gaur Medikuntza albisteak Hauteskundeak Ameriketako Estatu Batuetako presidentegaia bizimodu osasungarrirako ohiturak Maider Etxebarria Azken ordukoa Imanol Pradales