Mundua -

Israel-Libano gatazka

Israelek atea ireki dio Libanon su-eten proposamen bat eztabaidatzeari

Israelgo Armadak, gauerdia pasata eta Israelgo lurraldetik kanpo, irismen luzeko misil bat atzeman du, eta Israelek Libanon egindako azken erasoaldiak bederatzi kideko familia bat hil du.

Burdin Kupula israeldarrak Libanotik jaurtitako misilak atzeman ditu. Argazkia: EFE.
Burdin Kupula aireko defentsa sistema israeldarrak Libanotik jaurtitako misilak atzeman ditu
Burdin Kupula israeldarrak Libanotik jaurtitako misilak atzeman ditu. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bulegoak ohar bat kaleratu du gaur goizaldean, datozen egunetan Libanon su-eten proposamena eztabaidatzeko bilduko direla iragartzeko.

Hala ere, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak NBEren Batzar Nagusian hitz egingo du ostiral honetan, Gazan eta Libanon ekintza militarrak defendatzeko, baina "Israel Hezbollah bere indar guztiekin kolpatzen jarraituko du", horren esanetan.

Antony Blinken Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuko idazkariak ostegun honetan Ron Dermer Israelgo Gai Estrategikoetarako ministroaren aurrean adierazi duenez, "oso garrantzitsua" da 21 eguneko su-eten bat lortzea Libanon, Hezbollah alderdi xiitarekin izandako borroken gorakadaren eta eskualdean eskala handiko gerra baten beldurra nagusi baita.

Israelgo Armadak ostiral honetan jakinarazi duenez, gauerdia pasatuta Yemendik jaurtitako irismen luzeko misil bat atzeman du.

Aste honetan Israelgo erdigunearen aurka jaurtitako gisa horretako bigarren misila da. Hilaren 25ean, Hezbollahk beste misil bat jaurti zuen, eta, ondorioz, alarmak piztu ziren Tel Aviven eta inguruko beste eremu batzuetan. Israelgo Armadaren arabera, lehen aldiz egin zuen orduan Libanoko milizia xiitak Tel Aviven aurka, eta horrek Israelen bonbardaketa gogorrak eragin ditu errepresalia gisa.

 Kea Libanoko hegoaldetik jaurtitako jaurtigaien ondorioz altxatzen da Galilea Garaian, Israelgo iparraldean.

Israelen azken erasoaldiak bederatzi kideko familia bat hil du etxebizitza baten aurkako eraso batean, Libanoko Albiste Agentzia Nazionalak (ANN) jakinarazi duenez.

Israelek erasoak "areagotu" ditu Libano hegoaldean, astelehenetik martxan dagoen bonbardaketa kanpaina bortitzak gehien zigortu duen eskualdean. Gauerditik goizeko lehen ordura arte, "hildakoak eta zaurituak" izan dira, Estatuko hedabideen arabera.

Israelen bonbardaketa etengabeen erdian, Libanoren etorkizun hurbilari buruzko zalantzak nagusitu dira Beiruteko herritarren artean. Milaka lagunek ihes egiten dute erabat suntsitutako herrixketatik, su-eten baterako nazioarteko deiak handitzen diren bitartean.

 Libano hegoaldetik ihesi doazen libanoarrak beren gauzekin doaz Beiruterantz.

Hori horrela, Israelek ez du eten Libanoren aurkako bonbardaketa kanpaina, nahiz eta ostiral honetan iragarri Libanon su-eten proposamena eztabaidatzeko bilduko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Libano