Mundua -
Bozkaketa Parlamentuan
Libiako Parlamentuak Lehen Ministroarekiko konfiantza galdu du
125 parlamentarik egin dute zentsura-mozioaren alde, beste 44k lehen ministroaren alde egin duten bitartean.
Erredakzioa
Libiako Kongresu Nazionalak Mustsafa Abushaqur lehen ministroak aurkeztutako ministro zerrendaren aurkako zentsura-mozioa onartu du. Erabaki horrek lehen ministroaren kargugabetzea ekarri du.Joan den ostegunean 29 izenez osatuta zegoen zerrenda bat aurkeztu eta errefusatu ostean, Mustsafa Abushaqurrek hamar ministroko zerrenda bat aurkeztu du igande honetan. 125 parlamentarik egin dute zentsura-mozioaren alde, beste 44k lehen ministroaren alde egin duten bitartean.
Libiako Kongresu Nazionalak Mustsafa Abushaqur lehen ministroak aurkeztutako ministro zerrendaren aurkako zentsura-mozioa onartu du. Erabaki horrek lehen ministroaren kargugabetzea ekarri du. Joan den ostegunean 29 izenez osatuta zegoen zerrenda bat aurkeztu eta errefusatu ostean, Mustsafa Abushaqurrek hamar ministroko zerrenda bat aurkeztu du igande honetan. 125 parlamentarik egin dute zentsura-mozioaren alde, beste 44k lehen ministroaren alde egin duten bitartean.