Mundua -

'Sandy' superekaitza

New York, urak hartuta eta argindarrik gabe

Gutxienez 16 pertsona hil dira eta sei milioi pertsona argindarrik gabe daude. Alerta, New Jerseyko zentral nuklearrean.

'Sandy'ren eraginak New Yorken. Argazkia: tpep/Instagram
'Sandy'ren eraginak New Yorken. Argazkia: tpep/Instagram
'Sandy' urakanak 16 hildako utzi ditu AEBetan eta Kanadan

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Sandy' urakanak lurrean barrena egin du gaur goizaldean AEBetan, eta gutxienez 15 pertsona hil ditu bertan eta bat Kanadan. Gainera, hainbat hiritan uholde handiak sortu ditu, tartean New Yorken, 6 milioi pertsona argindarrik gabe daude eta 1.600 kilometroko eremu bat guztiz kolapsatuta dago.

Hain zuzen ere, 'Sandy' New Jerseytik sartu da AEBetan, bertako 20:00etan (01:00ak Euskadin). Estatua urak hartuta dago, olatu erraldoiak eratu dira eta 150 km/h arteko haizeteak izan dira.

Lurra ukitu bezain laster, 'Sandy' urakana izatetik zikloi izatera jaitsi da, baina, hala ere, indar suntsitzaile handiz astindu du AEBetako ekialdea.

'Sandy'ren eraginak Washington DCtik New Yorkera nabaritu dira, baina mendebaldean eta Kanadan ere elurteak eta haizeteak jazo dira.

Atlantic Cityn (New Jersey), hots, superekaitza (hala deitu diote AEBetan) sartu den lekuan, hainbat etxebizitza ur azpian geratu dira, eta agintariek etxeratze agindua eman dute.

New Yorken, Manhattango leku asko ilunean daude, eta hainbat tokitan uholdeak inoiz baino handiagoak izan dira, Battery Parken, kasu. Bertan, ura lau metrora igo da. Hiria inkomunikatuta dago, eta zubi gehienak itxita daude.

Sagar Handiko garraio publikoarentzat, urakana "hondamendi handiena" izan da 108 urteko historian, Joseph Lhota Garraio Agintaritzako presidenteak azaldu duenez.

Gaur, eskolak, unibertsitateak, museoak, enpresak, NBEren egoitzak eta New Yorkeko burtsa itxita izango dira, eta, ondorioz, errepideetako zirkulazioa arindu egingo da.

(New Yorkeko Times Square plaza, hutsik)

Weather Channelen arabera, 6 milioi pertsona inguru argindarrik gabe daude hainbat tokitan, hala nola Virginian, New Yorken, Washington DCn eta Philadelphian.

Atzotik 14.000 hegaldi bertan behera utzi dituzte 11 aireportutan, eta, hasiera batean, bihar berdin egingo dute beste 4.815ekin.

CNNren esanetan, gutxienez 15 pertsona hil dira New Yorken, New Jerseyn, Mendebaldeko Virginian, Connecticuten, Pensilvanian eta Ipar Carolinan, gehienak zuhaitzak edo hondakinak gainean erorita. Kanadan ere beste pertsona bat hil da.

(Empire State Building: argia itzalen artean. Argazkia: sharonfeder/instagram)

Larrialdi zerbitzuek gainez egin dute, eta agintariek hil ala biziko kasuetan baino ez deitzea eskatu dute.

New Jerseyn, Oyster Creekeko zentral nuklearra alertan dago, ur maila igo egin baita. Zentrala AEBetako zaharrena da (1969tik martxan). Agintariak beste bederatzi zentral aztertzen ari dira.

KALTE EKONOMIKOAK

'Sandy' urakana AEBetako historia osoko hamar garestienetako bat izango da seguro aski, hainbat adituk kalkulatu dutenez.

Eqecat konpainaren arabera, urakan honek 5.000 eta 10.000 milioi dolar arteko kostua ekarriko die aseguru-etxeei.

Gainera, urakanak ekonomiaren % 25 kaltetuko da hondamendi honen ondorioz, eta galerak 35.000-45.000 milioi euro artekoak izan litekezke, Peter Morici Marylandeko Unibertsitateko irakasleak nabarmendu duenez.

'Sandy' urakanak lurrean barrena egin du gaur goizaldean AEBetan, eta gutxienez 15 pertsona hil ditu bertan eta bat Kanadan. Gainera, hainbat hiritan uholde handiak sortu ditu, tartean New Yorken, 6 milioi pertsona argindarrik gabe daude eta 1.600 kilometroko eremu bat guztiz kolapsatuta dago.Hain zuzen ere, 'Sandy' New Jerseytik sartu da AEBetan, bertako 20:00etan (01:00ak Euskadin). Estatua urak hartuta dago, olatu erraldoiak eratu dira eta 150 km/h arteko haizeteak izan dira.Lurra ukitu bezain laster, 'Sandy' urakana izatetik zikloi izatera jaitsi da, baina, hala ere, indar suntsitzaile handiz astindu du AEBetako ekialdea.'Sandy'ren eraginak Washington DCtik New Yorkera nabaritu dira, baina mendebaldean eta Kanadan ere elurteak eta haizeteak jazo dira.Atlantic Cityn (New Jersey), hots, superekaitza (hala deitu diote AEBetan) sartu den lekuan, hainbat etxebizitza ur azpian geratu dira, eta agintariek etxeratze agindua eman dute.New Yorken, Manhattango leku asko ilunean daude, eta hainbat tokitan uholdeak inoiz baino handiagoak izan dira, Battery Parken, kasu. Bertan, ura lau metrora igo da. Hiria inkomunikatuta dago, eta zubi gehienak itxita daude.Sagar Handiko garraio publikoarentzat, urakana "hondamendi handiena" izan da 108 urteko historian, Joseph Lhota Garraio Agintaritzako presidenteak azaldu duenez.Gaur, eskolak, unibertsitateak, museoak, enpresak, NBEren egoitzak eta New Yorkeko burtsa itxita izango dira, eta, ondorioz, errepideetako zirkulazioa arindu egingo da.(New Yorkeko Times Square plaza, hutsik)Weather Channelen arabera, 6 milioi pertsona inguru argindarrik gabe daude hainbat tokitan, hala nola Virginian, New Yorken, Washington DCn eta Philadelphian.Atzotik 14.000 hegaldi bertan behera utzi dituzte 11 aireportutan, eta, hasiera batean, bihar berdin egingo dute beste 4.815ekin.CNNren esanetan, gutxienez 15 pertsona hil dira New Yorken, New Jerseyn, Mendebaldeko Virginian, Connecticuten, Pensilvanian eta Ipar Carolinan, gehienak zuhaitzak edo hondakinak gainean erorita. Kanadan ere beste pertsona bat hil da.(Empire State Building: argia itzalen artean. Argazkia: sharonfeder/instagram)Larrialdi zerbitzuek gainez egin dute, eta agintariek hil ala biziko kasuetan baino ez deitzea eskatu dute.New Jerseyn, Oyster Creekeko zentral nuklearra alertan dago, ur maila igo egin baita. Zentrala AEBetako zaharrena da (1969tik martxan). Agintariak beste bederatzi zentral aztertzen ari dira.KALTE EKONOMIKOAK'Sandy' urakana AEBetako historia osoko hamar garestienetako bat izango da seguro aski, hainbat adituk kalkulatu dutenez.Eqecat konpainaren arabera, urakan honek 5.000 eta 10.000 milioi dolar arteko kostua ekarriko die aseguru-etxeei.Gainera, urakanak ekonomiaren % 25 kaltetuko da hondamendi honen ondorioz, eta galerak 35.000-45.000 milioi euro artekoak izan litekezke, Peter Morici Marylandeko Unibertsitateko irakasleak nabarmendu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea