Mundua -

'Sandy' urakana

Obama: 'Sandyk ondorio saihestezinak izan ditzake'

AEBetako presidenteak esan du Sandy urakanak ondorio saihestezinak uztea litekeena dela, baina horri aurre egiteko agintarien gaitasunengan konfiantza duela nabarmendu du.

Barack Obama, AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama, AEBetako presidentea.
Barack Obama, AEBetako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak esan duenez, Sandy urakan handi eta zailak ondorio saihestezinak uztea litekeena da, baina horri aurre egiteko agintarien gaitasunengan konfiantza duela nabarmendu du.

"Hau ekaitz handi eta zaila izango da (…) Ziur nago prest gaudela", adierazi du Obamak, Etxe Zurian, Floridatik itzuli eta ordu gutxi barru, estatu horretan ekitaldi bat bertan behera utzi ostean.

Segurtasunagatik kezkatuago hauteskundeengatik baino

Barack Obama herritarren segurtasunagatik kezkatuago dago azaroaren 6ko presidentetzako hauteskundeengatik baino.

"Urakanak hauteskundeetan izan dezakeen eraginak ez nau kezkatzen. Ekaitzaren ibilbideak jendearengan izan dezakeen inpaktua da kezkatzen didana", azaldu du Obamak.

"Segurtasuna da lehentasuna, astean zehar arduratuko da jendea aukeraketaz", azaldu du hauteskundeetara berriro aurkeztu den hautagai demokratak, segurtasun eta meteorologia agentzietako zuzendariekin bildu baino lehen, urakanaren bilakaera aztertzeko.

Obamak eta Mitt Rommey arerio errepublikanoak aurreikusitako hauteskundeetako ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte, urakana AEBetara gaur bertan iritsiko delako. 50 milioi biztanlerengan eragina izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea