Mundua -

'Lagarderen zerrenda'

Vaxevanis: 'Greziako eliteen ustelkeriak zabaltzen jarraituko dut'

Iruzurti fiskalen zerrendan 187 pertsona 'etxekoandre' bezala agertzen dira, Suitzan 2 eta 4 milioi dolarreko kontu korronteak dituztela.

Vaxevanisek 'Lagarderen zerrenda' delakoa publikatzeagatik epaitu eta absolbitu dute. Efe.
Iruzurra Grezia | Vaxevanisek iruzurtiak salatzen jarraituko du
Vaxevanisek 'Lagarderen zerrenda' delakoa publikatzeagatik epaitu eta absolbitu dute. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaiketek, presioek eta mehatxuek ez dute beldurtu. Kostas Vaxevanis kazetari greziarrak Greziako "elite ustelen" azpikeriak salatzen jarraituko duela adierazi du, aste honetan bertan 'Lagarderen zerrenda' delakoa publikatzeagatik absolbitu dutenean.

Iskanbila guztia Lagarderen zerrenda Hot Doc bere aldizkarian argitaratu zuenean hasi zen. Zerrenda horretan Suitzako HSBC bankuan dirua duten 2.059 greziarren izenak agertzen dira, eta, ustez, dirua iruzur eginda lortu dutelako susmoa dago.

Zerrendak bankuko milaka fitxa ditu, titularraren izenarekin eta beste pertsona eta enpresa batzuenarekin batera, finantza-transakzioak barne.

Zerrendaren egiatasuna aztertu ondoren, aldizkariak titularren izenak eta lanbidea publikatu zituen soilik, gordailuak datu pribatuak zirela "eta esanguratsuak ez zirela" erabakita.

Hot Doc aldizkariko azken alean agertutakoaren arabera, Suitzakokontu korronteetan 4.500 milioi euro dituzte zerrendan agertzen direnek.

Kontu horien titularren artean, Ioannis Butos eta Yorgos Vulgarakis ministro kontserbadore oihak agertzen dira; eta Andonis Samarás lehen ministroaren Stavros Papastravrou kontseilaria.

Etxekoandreak, erretiratuak eta ikasleak

Deigarria da zerrenda horretan 187 pertsona 'etxekoandre' bezala agertzen direla, 129 erretiratu bezala eta 65 ikasle bezala.

Etxekoandre horietako askok 2 eta 4 milioi dolarreko gordailuak dituzte, eta ikasleetako batek, berriz, 14 milioietakoa.

Vaxevanisen arabera, kontu korronte horiek beste titular eta enpresa batzuei lotuta egoteak "horren azpian beste pertsona batzuk daudela" esan nahi du. Eta pertsona horiek, Vaxevanisen arabera, "politikoak" dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea