Mundua -
Bilera hispanoamerikarra
Rajoy bost presidente latinoamerikarrekin bilduko da gaur
Gobernuko presidentea Cadizera joango da goizeko lehen orduan, eta Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearekin egingo du lehenengo bilera.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak bost bilera izango ditu ostiral honetan, presidente latinoamerikarrekin, Cadizeko goi-bileran.
Rajoy Cadizera joango da goizeko lehen orduan, eta Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearekin egingo du lehenengo bilera.
Egunak aurrera egin ahala, Rafael Correa Ekuadorreko estatuburuarekin, Danilo Medina Hondurasekoarekin, Evo Morales Boliviakoarekin eta Santiago Piñeira Txilekoarekin bilduko da.
Gobernutik azaldu dutenez, herrialdeen arteko harremanen egoera eztabaidagai izateaz gain, krisi ekonomikoaren bilakaera eta eurogunean horren duen eragina aztertuko dute, baita Latinoamerikak ordezkatzen duena egungo egoeran.
Bilera horiez gain, Rajoy erregearekin batera joango da, Felipe Calderon Mexikoko presidentearekin duen bilerara.
Erkidegon arteko harremanak indartzeko 13 proposamen
Latinoamerikako, Espainiako eta Portugaleko estatuburuek hamahiru proposamen izango dituzte mahai gainean, Cadizen, komunitate iberoamerikarraren harremanak indartzeko.
Lau eremutan banatuta, ekimenak arlo ekonomikotik arlo kulturalera arte joango dira, lan zirriborroaren arabera.Sei estatuburu, hitzordutik at
Bihar Kadizen hasiko den Iberoamerikar goi-bileran Jose Mujika Uruguaiko presidentea faltako da, hori dela eta, seira igo da hitzordura joango ez diren presidenteen kopurua.
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, Uruguaiko delegazioak Mujikak osasun arazoak dituela azaldu dio. Hori dela eta, ezin izango du Espainiara bidaiatu.
Presidente uruguaiarraz gain, beste bost iberoamerikar estatuburuk huts egingo dute: Cristina Fernandez Argentinazo presidenteak, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak, Raul Castro presidente kubatarrak, Otto Perez Guatemalako presidenteak eta Federico Franco Paraguayko presidenteak.