Mundua -
Egipto
Mursi erreferenduma atzeratzeko prest egon liteke, baldintzak ezarrita
Oposizioa kalera atera da ostiral honetan berriz ere, eta modu baketsuan egin dute protesta Kairon, presidentearen jauregi aurrean. Hala ere, istiluak piztu dira Egiptoko zenbait hiritan.
Erredakzioa
Konstituzionaren inguruko erreferenduma atzeratzeko prest egon liteke Mohamed Mursi, baina baldintzak ezarrita, Mahmud Meki Egiptoko presidenteordeoak ostiral honetan adierazi duenez. Berez, hilaren 15erako dago erreferenduma aurreikusita, baina Mursiren testuak zatiketa eragin du Egipton.
Tentsioa joan den azaroaren 22an presidenteakiragarritako konstituzio aktak eragin du. Bertan, bere boterea sendotu etaerreferenduma azkartu zuen.
Horren aurrean, Iraultza Salbatzeko Fronte Nazionalak, Egiptoko oposizioko 18 alderdi eta mugimendu biltzen dituen plataformak, manifestazio bat deitu du ostiral honetarako, presidenteari "txartel gorria" ateratzeko.
Deialdi horri erantzunez, istilu larriak piztu dira Egiptoko zenbait hiritan, eta hainbat manifestari zauritu dira. Kairon ere protesta egin dute, presidentearen jauregiaren aurrean, baina elkarretaratzea modu baketsuan joan da.
Oposizioak elkarrizketa errefusatu du
Oposizio ez islamiarrak elkarrizketarako Mursik egindako deialdia errefusatu du. Izan ere, ostegun honetan Musik elkarrizketa nazionala egiteko deia egin zuen, baina oposizioak dei horri ezezkoa eman protesta deitu du.