Osasuna eta ongizatea -

Kargugabetzea

Osakidetzak Idoia Gurrutxaga Donostialdeko ESIko zuzendari medikoa kargugabetu du

Azken 24 orduetan Donostialdeko ESIan izandako bigarren kargugabetzea da; izan ere, ostegunean Itziar Perez gerentea kendu zuten kargutik.

Donostialdeko ESIko kanpoaldea. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Donostialdeko ESIko kanpoaldea. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Donostialdeko ESIko kanpoaldea. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak Idoia Gurrutxaga Donostialdeko ESIko zuzendari medikoa kargugabetu du, EITBk jakin ahal izan duenez. Azken 24 orduetan Donostialdeko ESIan izandako bigarren kargugabetzea da; izan ere, ostegunean Itziar Perez gerentea kendu zuten kargutik.

Barne mezu baten bidez, orain arteko zuzendari medikoak bere kargugabetzearen berri eman du. Ostiral arratsaldeko lehen orduan jakinarazi diote berari kargugabetzea.

Mezuan, Gurrutxagak ez du zehaztu zergatik kendu duten kargutik.

Donostialdeko ESIan azken 24 orduetan izandako bigarren kargugabetzea da. Ostegunean, Itziar Perez gerentea kargugabetu zuten; berak barne mezuan esan zuenez, kargugabetzearen arrazoia da ez dagoela "lerrokatuta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Osasun Sailarekin".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa EAE Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea