Osasuna eta ongizatea -

Uda eta beroa

Norbera eta pertsona zaurgarriak berotik babesteko gomendioak

Gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea helburu Osasun Sailak eta Osakidetzak Beroaren Aurkako Plana argitaratu dute. Beroaren ondorioei buruzko informazioa zabaldu eta horiek saihesteko neurriak zerrendatu dituzte. Hona hemen gako nagusiak.

Gizon bat eguzkitatik babesten, Bilbon, egun bero batean. Argazkia: EFE.
Gizon bat eguzkitatik babesten, Bilbon, egun bero batean. Argazkia: EFE.
Gizon bat eguzkitatik babesten, Bilbon, egun bero batean. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan gaude, eta Euskal Herrian beroa izango da, ziurrenik, urte-sasoi honetako protagonistetako bat. 

Urteko hilabete beroenetan gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea helburu, Beroaren Aurkako Plana martxan dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak, Euskalmeten eta Osalanen partehartzearekin. Plan honen bitartez indar berezia egin nahi da, batez ere, kolektibo eta pertsona zaurgarrienak babesteko. Izan ere, beroak edonori eragin badiezaioke ere, arreta berezia jarri behar da honako kolektiboak berotik eta haren ondorioetatik babesteko: adinekoak eta 4 urtetik beherako haurrak, emakume haurdunak eta bularra ematen ari direnak, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, autonomia mugatua duten pertsonak eta aire zabalean lan egiten dutenak

Horientzako nahiz edozein herritarrentzako, plan horretan biltzen diren informazio eta gomendio nagusiak laburbildu ditugu. 

Deshidratazioa eta bero kolpeak dira beroak berarekin dakartzan arrisku nabarmenenenak:

Beroak berarekin dakartzan arriskuak.

Badira, edonola ere, deshidratazioaren ondorioak saiheste aldera herritarrek jarraitu ditzaketen gomendioak:

Deshidratazioa saihesteko gomendioak.

Berotik babesteko gomendioak.

Herritarrei zuzendutako gomendioez gain, Beroaren Aurkako Planak iradokizun zehatzak biltzen ditu hainbat esparru eta erakunderentzako, besteak beste: toki-administrazioak, adinekoentzako egoitza-zentroak, osasun zerbitzuak, lan eremua eta kirol proben antolakuntzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Bero-boladak