Bake prozesua -

Bake prozesua

ETAren desarmeaz zuzenean informaziorik jaso ez duela esan du Lokarrik

"Ez dut mezurik jaso, ezta antzekorik ere", azaldu du Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA euskal agenteekin desarmeaz hitz egiteko prest dagoela esan zuen Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak, baina adierazpenen oinarria berak egindako azterketan dagoela azaldu du gaur, hau da, zuzenean informaziorik jaso ez duela.

ETA, Espainiako Gobernua bazterrean utzita, euskal agenteekin desarmeaz eta desegiteaz hitz egiteko prest dagoela esan zuen atzo Riosek, elkarrizketa batean.

Hitzen oihartzuna ikusita, adierazpenak "bikain jaso" zituztela azaldu du Lokarriko koordinatzaileak, baina zerbait argitu nahi izan du: lehenengo, "zuzenean ETAren informaziorik ez dut jaso, ezta eskura duen hirugarren batetik ere". "Ez dut mezurik jaso, ezta antzekorik ere", erantsi du.

Adierazpenaren oinarria "analitikoa" dela azaldu du Riosek agiri batean; izan ere, ETAk uztailaren 15ean igorritako agirian Foro Sozialarekin harremanetan jarriko zela esan zuen. Proposamenak eta aukerak aztertuko zituela gaineratu zuen ETAk, konponbidean aurrerapausoak emateko.

Foro Sozialaren gomendioen artean desarmeaz eta egitura militarren desegiteaz hitz egiteko atal bat zegoela gogorarazi du Riosek.

EAJ

Presoei "laguntzea zaila" dela adierazi du Itxaso Atutxa BBBko presidenteak, ETAk berak "laguntzea ez duelako nahi". Bestalde, ETAk euskal ordezkaritza bati armak entregatzeko apustua berretsi du Atutxak. Horrela, "ekintza Euskal Herriaren aurrean amaitzen duela sinbolizatuko luke", erantsi du.

PSE

Bestalde, Sortuk ETAren "azken kideei" desegitea eskatu beharko liekeela adierazi du PSEk, eta baita presoen birgizarteratzea erraztu ere.

Enrique Ramos sozialisten Politika Instituzionaleko idazkariak Sorturi eskakizuna egin dio agiri batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea