Bake prozesua -

Armak entregatzeko

Sortu: 'ETAk aurrerapauso gehiago emango ditu datozen hilabeteetan'

Hasier Arraizek esan du Rajoyren Gobernuaren jarrera “negargarria” dela. “Immobilismoan mantendu da, ETAk armak entregatu ez dituela argudiatuz”, adierazi du.

Hasier Arraiz (Sortu). EFE.
Hasier Arraiz (Sortu). EFE.
Hasier Arraiz (Sortu). EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desarmearen norabidean ETAk ‘aurrerapauso gehiago’ emango ditu datozen hilabeteetan, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak adierazi duenez. Bestalde, Espainiako Gobernuaren “immobilismoa” gogor kritikatu du eta bere alderdiak “Euskal Herriarentzat” akordio berriak bilatuko dituela iragarri du.Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan, Arraizek esan du Rajoyren Gobernuaren jarrera “negargarria” dela. “Immobilismoan mantendu da, ETAk armak entregatu ez dituela argudiatuz”, adierazi du."Dagoeneko ETAk esan du bere desarmea aurrera eramateko prest dagoela, beti ere modu antolatu eta ordenatu batean egiten bada. Estatuak desarme horretan parte hartu nahi du, modu batean ala bestean, desarmea egiaztatzeko helburuarekin", azaldu du.Harraizen ustez, “paradoxikoa da” borroka armatua utzi duen erakunde batek armak utzi nahi izatea eta Gobernuak desarme prozesu horri heldu nahi ez izatea”. Datozen hilabeteetan ETAk “aurrerapauso gehiago” emango dituela uste du Sortuko presidenteak, Lokarri eta Bake Bideak adostutako ondorioak jaso ondoren. Bere azken agirian, ETA ondorio horiei ekarpenak egiteko prest agertu dela gogoratu du koalizioko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea