Bake prozesua -

Ikasturte hasiera

Aralarrek amnistia eskatu du 'normalizazioan aurrera egiteko'

Aralarren ustez, “amnistia beharrezkoa da normalizazioan aurrera egiteko” eta horretarako “lege aldaketak” egin behar direla gaineratu dute.

Patxi Zabaleta (Aralar). EiTB.
Patxi Zabaleta (Aralar). EiTB.
Patxi Zabaleta (Aralar). EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Normalizazioan aurrera egiteko" amnistia "beharrezkoa" dela azpimarratu du gaur Aralarrek eta horretarako "beharrezkoak diren lege aldaketak" egitea proposatu du. Horrez gain, ETAri "aldebakarrekotasuna" eskatu diote "desarmea burutzeko" eta Estatuari "salbuespeneko legedi guztia bertan behera uzteko" exijitu diote, tartean ‘Parot doktrina’.

Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaileak eta Rebeka Ubera antolaketa arduradunak agerraldia egin dute gaur Donostian, ikasturte berriari begira alderdiak dituen erronkak aurkezteko.

Zabaletaren iritziz, hiru dira datorren ikasturteko erronka nagusiak: "Krisiaren aurkako borroka, enplegua mantendu eta berria sortzea, erabakitzeko eskubidea eta elkarbizitza eta berdintasunean eta amnistian oinarritutako bake iraunkorra eraikitzea".

Krisi ekonomikoaren inguruan, "murrizketen bidea" utz dezatela eskatu diete Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. "Behingoz sarkasmoak utzi ditzatela eta herritarrak errespetatzen hasi daitezela".

Erabakitzeko eskubidearen inguruan, Aralarrek iritzi dio “egoera politiko berri honetan, edozein gizarte demokratikoan, eskubide hau errekonozitzea ezinbestekoa dela; ezinbestekoa herri honen adiskidetzea lortzeko”. Kataluniako prozesuaren harira, txalotu egin dute katalanek ireki duten bidea eta babesa eskatu diete Euskal Herrian ere aurrera egiteko.

Bakegintzaren alorrean, Espainiako Gobernuari eta ETAri eskaera zehatzak egin dizkiete. Aralarren ustez, “amnistia beharrezkoa da normalizazioan aurrera egiteko” eta horretarako “lege aldaketak” egin behar direla gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea