Bake prozesua -
Erreakzioak
ETAk Picassoren 'Guernica' aukeratu du armak emateko
Aurrekoetan ikurriña eta Nafarroako bandera sinbolotzat erabili duten arren, oraingoan Picassoren 'Guernica' margolanaren kopia bat erabili dute.
ETAk armak 'erabili ezinik' uzteko prozesua hasi du eta hori frogatzeko bideo bat argitaratu dute: egiaztatzaileen eta ETA beraren arteko bilera bateko irudiak dira eta atzealdean Picassoren 'Guernica' margolanaren kopia bat ageri da. Beste komunikazio batzuetan, ikurriña eta Nafarroako bandera erabili izan dute, erakundearen irudiarekin batera.
Bideoan ETAko bi kide Ram Manikkalingam egiaztatzaileen koordinatzailearekin eta Ronnie Kasrilsekin batera ageri dira. Mahai baten gainean hainbat arma, lehergailuak eta munizioa daude. Orduan, ETAko kideek dokumentu bat ematen diete egiaztatzaileei, emandako materialarekin. Atzeko aldean, Picassoren 'Guernica' margolanaren kopia bat ageri da, fondo zuriarekin.
Erabaki honek polemika sortu du Twitter sare sozialean eta kasu honetan erabilitako eszenografiaren aldeko eta aurkako iritziak azaldu dira.
Bisitatu 'Bakea Euskal Herrian' webgune berezia.