Bake prozesua -

ETA-ren desarmea

'Bakea lortzeko benetako aukera bat dago', esan dute egiaztatzaileek

Manikkalingam, Kasrils y Maccabe bi ordu t'erdiz egon dira epailearen aurrean deklaratzen. Euren deklarazioaz hedabideetara filtratu den informazioa gezurtatu egin du Egiaztatzaileen Batzordeak.

 

Egiaztatzaileak 09:45ean heldu dira Auzitegi Nazionalera. Irudia: EITB
Egiaztatzaileak 09:45ean heldu dira Auzitegi Nazionalera. Irudia: EITB
Egiaztatzaileak ETArekin Tolosako etxebizitza batean bildu ziren

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ram Manikkalingam Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko bozeramaleak Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu ondoren ziurtatu duenez, "gardenak" izan nahi dira eta "Justiziarekin kolaboratu"; "gure ustean, bakea lortzeko benetako aukera bat dago", gaineratu du.

"Gardenak izan nahi dugulako etorri gara, eta Ismael Moreno epailearekin kolaboratu dugu. Euskal Herrian bakea eta elkarbizitza iraunkortzeko ari gara lanean. ETAk behin betiko eta alde bakarreko su-etena iragarri zuenetik, jarduera armatua etenda mantendu du eta esandakoa bete. Orain armak zigilatzeko eta indargabetzeko garaia da", bozeramaleren araebera.

"ETAk aldebakarreko konpromisoa helarazi du, eta hori gauzatzen laguntzera etorri gara, Euskadin bizi direnen pertsonen mesedetan ez ezik, Espainian ere bizi direnen mesedetan, esan du hedabideen aurrean ingelesez irakurritako adierazpenetan.

"Eskarmetu handiko profesionalak gara, eta bakea lortzeko benetako aukera bat dagoela uste dugu. Gehiengoaren babesarekin egin dugu lan beti", azpimarratu du.

Bestalde, hiru egiaztatzaileen deklarazioaz hedabideetara filtratu den informazioa berehala gezurtatu du, arratsaldean igorri duen ohar baten bidez, Egiaztatzaileen Batzordeak. Hitzez hitz, hauxe jaso dute oharrean: "Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak argitu nahi du azken orduotan zabaldu diren informazioak ez direla zuzenak. ETAk armak erabili ezinik uzteko hasi duen prozesuari buruzko informazio zuzena, ENBk egiaztatutakoa, Batzordeak 2014ko otsailaren 21ean zabaldutako deklarazioan jasotakoa da".

 

Bilera Tolosan

Deklarazioaz filtratu den infomazioaren arabera, Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordekokoei armak erakutsi zizkieten ETAko bi kideek, bilera bukatutakoan berriro eraman zituzten.

ETAren desarmearen bideoaren inguruan, egiaztatzaileek esan dute eskutitz bat jaso zutela, Tolosara urtarrileko amaieran joateko eskatuz, aipatutako iturrien arabera.

Ageri diren ETAko kideak nortzuk ziren galdetuko die Moren epaileak, besteak beste. Irudia: BBC

Ageri diren ETAko kideak nortzuk ziren galdetuko die Moren epaileak, besteak beste. Irudia: BBC

Bi kaputaxadunek erakutsitako materiala ez dutela erabiliko "hitz eman" zieten egiaztatzaileei. Tolosako (Frantzia) etxebizitza batean bildu ziren eta, aurreko ostiralean zabaldutako irudiak grabatu eta gero, pistolak, fusilak eta leherkariak berriro hartu, kutxa batean sartu, zigilatu eta handik eraman zuten.

Gainera, esan dutenez, beti bildu izan dira Bilbon, batzorde osoa edo kide batzuk, eta bertan alderdi politikoekin, enpresariekin, Gotzaintzarekin eta euskal gizartearen ordezkariekin bildu dira.

Auzitegiko zenbait iturrik zabaldu duenez, halaber, egiaztatzaileek 750 euro jasotzen dute lanegun bakoitzeko. DAG Amsterdamgo talde batek eta Europako iparreko Gobernuren batek finantzatzen du euren jarduera.

Espero ez zen deklarazioa

Deklaratzera deituta zeuden Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko hiru kideek bukatu hiru ordu inguru barru dute deklaratzen Auzitegi Nazionalean, Ismael Moreno epailearen aurrean. Ram Manikkalingam, Ronnie Kasrils y Chris Maccabe taxian iritsi dira, 09:45ean (10:00etan zuten hitzordua), eta adierazpenik egin gabe, zuzenean sartu dira bigarren Instrukzio Epaitegira.

Mannikkalingam izan da lehendabizikoa deklaratzen, 11:15 inguruan amaitu du. Ondoren, Kasrils hasi da Morenoren aurrean azalpenak ematen, eta honek ere ordubete inguru eman du hitz egiten. Hirugarrena, Maccabe, 12:15ean hasi deklaratzen eta dagoeneko bukatu du.

Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu zituen atzo Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeko kideak, armagabetzea egiaztatzeko bileran parte hartu zuten ETAko kideak non diren esateko.

Iñigo Urkullu lehendakaria 08:00etan bildu da hiru kideokin, ANean lekuko bezala deklaratu aurretik babesa emateko. Lehendakaritzatik zabaldu dutenez, Urkullu Madrilera joan da eta  hiriburu espainiarreko hotel batean egin du bilera, hiru egiaztatzaileekin. Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia ere Madrilen da, egiaztatzaileei babesa adierazten.

Ram Manikkalingamek, Ronnie Kasrilsek eta Chris Maccabek ANnren agindua atzo jaso zuten. Batzordetik jakinarazi dutenez, aipatutako hirurek hegazkinez abiatu ziren Madrilerantz atzo arratsean, gaur goizean epailearen aurrean deklaratzeko.

ANn deklaratu baino lehen egindako bilera. Irudia: Irekia

ANn deklaratu baino lehen egindako bilera. Irudia: Irekia

Manikkallingamek, Pariserako hegaldi bat hartzeko Loiuko aireportuan zela, jaso zuen zitazioa, Poliziaren eskutik. Deklaratuko duten beste bi egiaztatzaileak Bilboko hotel batean zeuden, Poliziak ANren erabakiaren berri eman zienean.

Zitazioak jasotakoan, Manikkalingam, Kasrils eta Maccabe aireportuan elkartu ziren eta, bertan, Madrilerako joateko izapideak abiarazi zituzten.

Ostiralean Bilbon parte hartu zuten Batzordeko beste bi kide Fleur Ravensbergen eta Aracelly Santana dira, baina ez dira Madrilen izango beste kideekin; Ravensbergenek bere herrialderako hegaldia hartu ahal izan zuen, eta Santana ez dute oraindik topatu, Poliziak zabaldu duenez.

Satish Nambiar indiarra, Batzordeko seigarren kidea, ETAren iragarpena zabaltzeko agerraldian parte hartu ez zuen bakarra da, beraz, ez zegoen Euskal Herrian.

Auzitegi Nazionalak Ertzaintzari, Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari igorri zienagindua, Fiskaltzak Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak (Covite) Batzordeko kideak deklaratzeko eskaera aintzat hartu eta gero.

Fiskaltzaren arabera, oinarri nahikoa zegoen egiaztatzaileek ETAko kideen nortasunaren eta hitzordua izan zuten lekuaren inguruko informazioa emateko eta, halaber, non dauden esateko  izan ditzaketen datuak jakinarazteko.

ETAk BBC katearen bidez bideo bat zabaldu eta gero egin zuen eskera Covitek. Bideoan, ETAko bi kide ageri dira, Manikkalingami eta Kasrilsi indargabetutako armen

inbentarioa ematen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea