Bake prozesua -

Altsasu, Nafarroa

Iheslari ohiek laguntza eskaini dute iheslariak 'etxera etor' daitezen

"Ez diogu beldurrik gertatutakoari aurre egiteari, ezta gure erantzukizuna onartzeari ere", esan dute egindako ekitaldian.

Iheslari ohiek 'etxera itzultzeko laguntza' eskaini dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

150 iheslari ohik haien "testigantza eta laguntza" eskaini dute beste batzuk "etxera itzul" daitezen eta, esan dutenez, "ez diogu beldurrik gertatutakoari aurre egiteari, ezta gure erantzukizuna onartzeari ere".

"Argi daukagu espainiar eta frantziar estatuek hasi berri dugun bidea suntsitu nahi dutela, eta gure indar guztiak beharko ditugu aurrera egiteko, horretan ari gara, indarrekin eta ilusioarekin", ziurtatu dute.

Honako hau, Altsasun Nafarroako herrian egindako ekitaldian adierazitako gogoetako bat izan da. Bertan, Aitziber Plazaolak eta Xabier Zubizarretak agiri bat irakurri dute.

"Zoritxarrez, egoera hau ez da berria Euskal Herriaren historian eta, aurreko beste garai batzuetan bezala, azken bost hamarkadetan gure aberkideetako askok etxetik eta haien herrietatik alde egin behar izan dute, errepresiotik eta torturatik ihesi", esan dute.

Horren ildotik, "katea apurtu" behar dela "euskal iheslari gehiagorik egon ez daitezen" adierazi dute; "erbestearen mehatxua eta jazarpen politikoa behin betiko gainditzeko unea da".

"Biarritzen zehaztutako ildoetan gure ekarpena egin nahi dugu, lehenik gure kideak etor daitezen eta, etorkizunean, etxetik alde egiteko beharra inork eduki ez dezan. Helburu hori lortzeko gure konpromisoa erabatekoa da", gaineratu dutenez.

Halaber, argitu dutenaren arabera, "gertatutakoaren aldebakarreko kontakizuna egitea nahi dutenek gorabehera, ez diogu beldurrik gertatutakoari aurre egiteari, ezta gure erantzukizuna onartzeari ere".

'Argitu gabeko heriotzak'

Consuelo Ordoñez Covite biktimen elkarteko presidenteak "ETAk egindako argitu gabeko 400 hilketen" zerrenda bat helarazi dio Altsasuko ekitaldiko partehartzaile bati.

"Pertsona horiek asko dakite argitu gabeko 400 hilketen inguruan, horregatik helarazi diegu 400 hildakoen izenen zerrenda", esan du Coviteko presidenteak.

Consuelo Ordoñez,  Altsasun, hedabideen aurrean. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea