Bake prozesua -

Eskaera

Atutxak ETA desegitea eskatu du

Halaber, Estatuari talde armatuaren kontrako "borrokan sortutako salbuespen babesaren erregimena desegitea" eskatu dio.

Sabino Arana sariak. Artxiboko irudia. EFE

Sabino Arana sariak. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak eta Herrizaingo sailburu ohiak ETAri "pausorik zailena eta ausartena" ematea eskatu dio, desegitearena, Halaber, Estatuari talde armatuaren kontrako "borrokan sortutako salbuespen babesaren erregimena desegitea" eskatu dio.

Atutxak eskaera horiek egin ditu "ETAren amaieraren aurrean zigor zuzenbidea" seminarioen hirugarren edizioko irekialdian, Sabino Arana Fundazioak Bilbon antolatuta. Fiskalak, epaileak, zigor-abokatuak, politikoak eta akademikoak bildu ditu.

Hitzaldian, esan duenez, "bi urte, zazpi hilabete eta hogeita hiru egin pasatu dira 2011eko urriaren 20 historiko hartatik", ETAk jarduera armatua utzi zuela iragarri zuenean. "Guztiok aske sentitu ginen", azaldu du.

"Oroimenerako egun bat" izan zela esan ostean, "ez da ahaztu behar, ezta orrialdea pasatu ere", gaineratu du. Atutxaren ustez, "memoria izan behar da bidean geratu zirenekiko, indarkeriaren zentzugabekeriaren biktimak izan zirenekiko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea