Bake prozesua -
''Oinarrizko desadostasunak''
PSEk eta PPk ez dute Bake Lantaldea ez bestelako fororik babestuko
EH Bilduk irailean abiaraztea eskatu du, nahiz eta PSE-EE eta PP ez diren egongo; EAJk, ordea, foroa berrabiaraztearen alde egin du, baina "baldintzak" beteta.
Erredakzioa
PSE-EEk eta PPk ez dute bat egingo Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Lantaldearekin ezta horren lana jarraitzeko Jaurlaritzak proposatutako batzordearekin ere, "oinarrizko desadostasunak" daudela argudiatuta.
Bestalde, EH Bilduk irailean abiaraztea eskatu du, nahiz eta PSE-EE eta PP ez diren egongo; EAJk, ordea, foroa berrabiaraztearen alde egin du, baina "baldintzak" beteta.
EAEko alderdi nagusiak bilduta egon dira gaur, osteguna, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusiarekin, bake prozesuari zelan aurre egin dituzten ikuspegi ezberdinez hitz egiteko.
Bileran, Joseba Egibar (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rodolfo Ares (PSE-EE) eta Borja Semper (PP) izan dira Jonan Fernandezekin. Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidea Fernandezekin biltzeko asmoa zuen, aldebiko batzar batean, aurrerago.
Egibarrek bileraren ostean esan duenez, alderdi denek "orain arte egin dutena baino gehiago" egin behar dute, adostasunak lortze aldera. Arzuagak, bestalde, "indarkeria" mota batzuk jarraitzen dutela salatu du, esaterako torturak eta epaiketa politikoak.
Bileran, Fernandezek bere bulegoak egiten duen lanaren berri eman du, eta taldeei bulego horren lana jarraituko duen batzorde bat eratzea proposatu die. Alabaina, PSE-EEk eta PPk proposamenaren kontra egin dute, Plana beraren mamiarekin ados ez daudelako.