Bake prozesua -
Baionan atxilotu zuten
Jokin Aranalde bermerik gabe aske utzi dute
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramailea bermerik gabe libre utzi dute bart, Baionan uztailaren 17an atxilotu ondoren.
Erredakzioa
Jokin Aranalde Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko bozeramailea bermerik gabe libre utzi dute bart, Baionan uztailaren 17an atxilotu ondoren.
Ibarrara goizaldeko 5:00etan iritsi da, eta bertan harrera egin diote ehun pertsona inguruk.
Aranalde uztailaren 17an atxilotu zuten, eta, Espainiaren estradizio eskaria ontzat emanda, berehala Auzitegi Nazionala eraman eta Fernando Andreu epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.
Madrilgo Soto de Real espetxean izan da, atzo 22:00etan aske utzi zutela esateko bere emazteari deitu zion arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea